Pintura, eskultura eta olerkiak uztartuko ditu Aranburu jauregiko erakusketa berriak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/26 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Silvia Mateo, Carmen Mateo eta Xabier Olano artistek zenbait diziplinatako lanak erakutsiko dituzte ‘Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak’ erakusketan. 

 

 

Ostiralean, urtarrilaren 30ean, erakusketa berria inauguratuko da Tolosako Aranburu jauregian, Adierazteko moduak... Irudiak eta mezuak izenburupean. Askotariko arte diziplinatako lanak aurkituko ditugu bertan; hala nola pintura, eskultura eta olerkiak.

Carmen Mateo Orus tolosarrak akuarela lanak aurkeztuko ditu; Xabier Olano Jauregi altzotarrak eskulturak; eta Silvia Mateo Orus tolosarrak olerkiz lagunduko du erakusketa. Hiru artista eta hiru adierazpide. Egileen hitzetan, sortu diren sinergiekin gozatu dute gehien.   

«Baten kasuan, margoek, koloreek eta formek laguntzen diote islatzen bere barne bizitza. Haiekin jolastuz sentitzen da osoen. Beste batek egurrean aurkitu du baliabide noble eta zintzoa. Material horren izaera biziak eta  beroak erakarrita, haren tolesdurak eta zimurrak aprobetxatzen ditu irudiak sortzeko. Hirugarrenarentzat, aldiz, hitzak dira komunikatu nahi duena esateko baliabide kuttunena. Gehien maite duen hizkuntzan».

Erakusketak datorren ostiralean zabalduko ditu ateak, arratsaldeko 19:00etan izango den inaugurazioarekin, eta martxoaren 7ra arte izango da zabalik, Aranburu jauregian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA