Trafikoari lotutako ohartarazpenak, Berazubiko jaiak direla eta

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/03 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bihar, larunbata, Martin Jose Iraola kaleko trafikoa moztuko da, Oria ibaiko zubitik Paper Kaleko biribilgunera arte, 17:00etatik 19:00etara. 

  • Datorren asteburuan ere izango dira mozketak puntu berean.
     

Bihar hasiko dira Berazubi auzoko jaiak. Zortzi eguneko jai-egitaraua antolatu du auzotarren elkarteak. Bada, ekitaldi horietako batzuk irauten duten bitartean bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko, auzoaren erditik pasatzen den errepidea itxiko da ibilgailuentzat. 

Hain zuzen, hiru egunetan moztuko da Martin Jose Iraola kaleko trafikoa: urriaren 4an, 10ean eta 11n. Mozketa zezen plazaren ondoko zubitik Paper Kaleko biribilgunera arte egingo da, ordu tarte hauetan: 

  • Urriak 4, larunbata: 17:00-19:00 bitarte.

  • Urriak 10, ostirala: 18:00-20:00 bitarte.

  • Urriak 11, larunbata: 11:00 igandeko 06:00ak arte.

Urriaren 12an, aldiz, Tolosako XXXVII. Herri-Krosa ospatuko da, San Esteban auzoko Ttonttor auzotarren elkarteak antolatuta. Lasterketa honek ere eragingo du trafikoan, baita Berazubi inguruan ere, bertatik ere pasako baita. Bada, horren xehetasunak, datorren astean emango dira.

Berazubi auzoko jaiak: egitaraua

Urriak 4, larunbata
  • 10:00. 3x3 futbol txapelketa (2012-2013 eta 2014-2015 urteetan jaiotako haurren artean). Izen ematea, auzo elkartean.

  • 12:30. Txupinazoa, Iurreamendi Egoitzako Ester Iturriozen eskutik.

  • 13:00. Futbol txapelketako finalak.

  • 17:00. Pottoka ibilaldiak auzoko kaleetan.

  • 18:30. Txokolatada plazan.

  • 19:30. Gandelus taldearen emanaldia.

  • 21:30. Auzo afaria plazan (bakoitzak berea eraman behar du).

  • 23:30. Moonshine Wagon taldearen emanaldia.

  • Ondoren, Ska-pa (Ska-p taldeari omenaldia).

Urriak 5, igandea
  • 12:00. Gizonezkoen Toka Txapelketa plazan.

  • 14:30. Euskal Parrillak zerbitzaturiko bazkaria plazan.

  • Ondoren, Peru.

  • 18:30. Julen magoa haurrentzat.

Urriak 6, astelehena
  • 19:30. Partikularrentzako aseguruei buruzko ikastaro praktikoa auzo elkartean. Hizlaria: Luis Mari Alonso.

Urriak 8, asteazkena
  • 19:00. Ardo dastaketa. Plaza mugatuak (izen ematea auzo elkartean).

Urriak 9, osteguna
  • 19:00. Etxeko kroketa lehiaketa plazan (bertan frijitu beharko dira).

  • 19:00. Txosnan, pintxo poteoa.

Urriak 10, ostirala
  • 18:15. Buruhandiak auzoko kaleetan.

  • 19:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.

  • Jarraian, auzo afaria (norberak berea eraman behar du).

  • 22:30. Alaiki taldearen erromeria.

Urriak 11, larunbata
  • 11:00. Xake Txapelketa.

  • 12:00. VI. Europako Txapel Jaurtiketa Txapelketa.

  • 16:00. Mus Txapelketa Azkarra plazan (izen emate epea 15:50ean itxiko da).

  • 18:00. Danborrada auzoko kaleetan.

  • 19:30. Malibu Show orkestraren lehen emanaldia.

  • 21:00. Danborradako partaideen afaria (norberak berea eraman behar du).

  • 22:15. Su artifizialak Berazubi pirotekniaren eskutik.

  • 22:30. Malibu Show orkestraren bigarren emanaldia.

  • Ondoren, DJ Parri.

Urriak 12, igandea
  • 09:15. Diana auzoko kaleetan zehar, Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.

  • 11:30. Emakumezkoen toka plazan.

  • 12:30. Udaberri eta Valladolideko Viana de Cega dantza taldeen emanaldia.

  • 14:30. Paella txapelketa.

  • Ondoren. Bazkaria eta Primo Bayo.

  • 18:30. Patata tortilla erraldoia.

  • 20:15. Kalejira lokaletik plazara arratoiarekin.

  • Ondoren. Arratoiaren erretzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA