“La trinchera infinita” filmeko zuzendariak Leidorren izango dira larunbatean, pelikularen estreinaldian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/06 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Asteburu honetan estreinatuko da filma Tolosan, eta larunbateko pasean Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariak egongo dira. 20:30ean izango da emanaldia.

 

Asteburu honetan estreinatuko da Tolosan “La trinchera infinita” filma. Ostiraletik astelehenera bitartean ikusi ahalko da filma Leidorren, baina larunbateko pasera filmaren zuzendariak ere etorriko dira: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi.

Filmaren inguruko azalpenak emango dituzte hiru zuzendariek. Larunbateko pasea 20:30ean izango da.

Gerra Zibilean girotutako filma da “La trinchera infinita”. Higinio eta Rosa senar-emazteek hilabete gutxi daramate ezkonduta gerra pizten denean. Higinioren bizitza arriskuan dago, eta, emaztearen laguntzarekin, etxean bertan egiten duen zulo batean ezkutatzea erabakitzen du. Erabaki horrek ekarri ditzakeen ondorioen beldurrak, eta batak bestearengatik sentitzen duen maitasunak bultzatuta 30 urtez baina gehiagoz etxean giltzapetuta bizitzera kondenatuko ditu.

Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten filma, eta zuzendari onenari zilarrezko maskorra gidoirik onenaren saria eta Feroz eta Irizar sariak eskuratu zituen.
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA