“Lo mejor de Yllana” antzerki obra ostiralean Leidorren

Tolosako Udala
2019/10/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Yllana antzerki konpainiak bere 25. urteurrena ospatzeko sortutako ikuskizun berria eskainiko du Tolosan, ostiralean, urriaren 17an, arratsaldeko 20:30ean

  • Halaber asteburuan, udazkeneko lehen azoka berezia ospatuko da, Mikologika eta beste hainbat ekimen eta kultur jarduera ere izango dira

 

Gastronomia eta kultura uztartuko dira datozen egunetan Tolosan. Gaur hasiko da Mikologika azokaren X.edizioa eta datozen egunetan ekintza ugari izango dira: mendi irteera gazteekin,Txanpi ON Festa eta saltsan egindako txanpiñoi kazuela handienaren marka saiakera larunbatean, besteak beste.

 

Let`s rock! Let`s Yllana!

Ostiralean, Yllana konpainiak 25.urteurrena ospatzeko sortutako “Lo mejor de Yllana” ikuskizuna antzeztuko du Leidorren, 20:30ean.

Ikuskizun honek taldearen oholtza gaineko ibilbide eta historian izandako gertakizun nagusiak kontatzen ditu. Umorez betetako show-a da, Yllanaren jarraitzaileen desioak errealitate bihurtzen dituena, konpainiaren gag hoberenak ikuskizun bakar batean ikusteko aukera eskaintzen duena, alegia.

Sarrerak Leidorreko leihatilan edota kutxako webgunean eskuratu daitezke.

Halaber, asteburu honetan, besteak beste, SAM-eko erakusketa ikusteko azken aukera izango da, Black Market-a ospatuko da San Esteban auzoan, Topaguneak irekiera festa egingo du, “Gráficas Laborde y Labayen liburuaren aurkezpena” izango da eta Kantik zikloaren azken emanaldia eskainiko da.

 

Informazio guztia: www.agenda.tolosa.eus