13 ekitaldi Tolosako udazkeneko kultur programazioaren baitan

Tolosako Udala
2021/09/13 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen egitaraua antolatu du Udalak urte amaierara arte kultura sustatzen jarraitzeko.

  • Udazkeneko programaziorako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Kutxako webgunean edo Leidorren.

  • Kultura Plazara jaialdiaren baitan ere hiru ikuskizun berri antolatu dira aste honetarako. Buruhandiak eta erraldoiak ikusteko sarrera gehiago jarriko dira salgai bihar.

 

Tolosan kultura sustatzen jarraitzen du Udalak, eta Kultura Plazara jaialdiaz gain, udazkeneko kultur programazioa antolatu du, urte amaierara arte kultura babesteko. Guztira, goi mailako 13 ekitaldi egongo dira, gehienak Leidorren, urritik abendura bitarte.

Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen egitaraua antolatu du Udalak, haur, gazte zein helduentzat. Emanaldi gehienak Leidor aretoan izango dira, eta segurtasun neurriak bermatuko dira une oro.

Udazkeneko kultur programazio osoa:

Eguna

Ikuskizuna

Ordua

Ikuskizun mota

Lekua

Urriak 1

Por Comentarlo – Oscar Terol (bonutik kanpo)

20:30

Bakarrizketa umoretsua

Leidor

Urriak 8

Kenophobia – Osa + Mujika

20:30

Dantza garaikidea

Leidor

Urriak 15

Ameriketako bidaia – Tanttaka

20:30

Antzerkia

Leidor

Urriak 23

Zuhaitzak landatzen dituen gizona – Gorakada

18:00

Haur antzerkia/txotxongiloak

Topic

Urriak 22

Los Panchos (bonutik kanpo)

20:30

Musika

Leidor

Azaroak 5

Hiru hitzetan – Node

20:30

Dantza garaikidea

Leidor

Azaroak 12

Yo, la peor de todas - Vaiven

20:30

Antzerkia

Leidor

Azaroak 13

Bart non ote nintzen ni? - Txirri, Mirri eta Txiribiton (bonutik kanpo)

18:00

Haur antzerkia/pailazoak

Leidor

Azaroak 19

Nøgen (bonutik kanpo)

20:30

Musika

Leidor

Abenduak 3

Irabazi – Jon Plazaola (bonutik kanpo)

20:30

Bakarrizketa umoretsua

Leidor

Abenduak 17

Barretourra – Barrexerka

20:30

Gazte-antzerkia

Leidor

Abenduak 18

Ene kantak

Zehaztu gabe

Haurrentzako ikuskizuna

Leidor

Abenduak 29

Irteera argiak – Eñaut Elorrieta

20:00

Musika

Leidor

 

Sarrerak eta Eszena bonua

Egitarauko ekintzetarako sarrera guztiak Kutxako webgunean edo Leidorren eskura daitezke. Bestalde, Eszena bonuak online eskuratu daitezke dagoeneko eta urte amaiera bitartean erabili daitezke, ondoren ez dute baliorik izango. Tolosako Udalak arte eszeniko eta musika egitarauan antolatutako ikuskizunetarako 10 sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du Eszena bonuak, saio bakoitzerako bi sarrera gehienez. Abantaila nagusia prezioa da: 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa du, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da.

 

Kultura Plazara jaialdiaren baitan, ekimen berriak aste honetan

Kultura Plazara jaialdiaren programazioaren baitan, hiru ikuskizun berri antolatu dira aste honetarako. Larunbatean, irailak 18, Orkestrina Band Jazpana emanaldia egongo da, 12:00etan Lopez de Mendizabal plazan. Arratsaldean, Buruhaundi eta Erraldoien ikuskizuna zezen plazan 18:00etan. Sarrerak agortu egin direnez, Udalak bihar, irailak 14, 10:00etan 40 sarrera gehaigo jarriko ditu eskuragarri kulturaplazara.eus webgunean.

Bestetik, irailaren 19an, Txaston Dixie Band-en kontzertua egongo da, 13:00etan Lopez de Mendizabal plazan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko kulturaplazara.eus webgunean.