2020ko inauterietarako plataformak egiteko Ferialekua erabiltzeko eskaera epea irekita dago

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/27 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Abenduaren 13ra arte egin ahalko dira espazio erabiltzeko eskaerak

  • Konpartsek egin ahal izango dute eskaera, eta lehentasuna Bellotan dauden Inauterietako Karrozak elkartearen konpartsek izango dute. Esleitu gabe geratu daitezkeen partzelen zozketa abenduaren 17an izango da

 

Inauterietan parte hartu nahi duten konpartsei plataformak egiteko Ferialekua uzteko deialdia onartu du Tolosako Udalak. Hala, 2020ko inauterietarako plataforma egiteko Ferialekua erabili nahi duten konpartsek eskaera egin behar dute udaletxean. Eskaera egiteko epea abenduaren 13an, 14:15ean amaituko da. Tolosako Udaletxean edo www.tolosa.eus helbidean eskura daiteke izen emate orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrenda.

Eskaera egin ahal izateko derrigorrezkoa izango da konpartsa bat izatea. Plataformen gehienezko neurriak, berriz, honakoak izan beharko dira: 2,5 metro zabal eta 7 metro luze. Partzelak banatzerakoan Bellotan dauden eta Iñauterietako Karrozak elkarteko kide diren konpartsek izango dute lehentasuna. Horiei esleituko zaie lehendabizi partzela, eta gainerakoak zozketa bidez esleituko dira. Abenduaren 17an izango da zozketa.

Esleipena lortu duten konpartsek abenduaren 20tik aurrera jaso ahalko dute giltza kultur etxean, aurrez zehaztutako 150 euroko fidantza ordaindu izanaren ziurtagiriarekin. Ferialekua 2019ko abenduaren 20tik 2020ko martxoaren 13ra arte erabili ahal izango da, egunero, 08:00etatik 23:00ak bitartean. 2020ko martxoaren 16rako konpartsa guztiak Ferialekutik kanpo egon beharko dute.

Tolosako Udalaren helburua konpartsen sorkuntza sustatzea eta erraztea da, eta hala, Tolosako inauterietan konpartsa landuak aurkezteko aukera ematea.

Salmenta postuak jartzeko baimenak

2020ko inauterietan salmenta posturen bat jarri nahi dutenek, berriz, abenduaren 2tik 20ra bitartean egin beharko dute eskaera Tolosako Udalean. Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta horien inguruko informazioa udaletxean bertan edo www.tolosa.eus helbidean eskura daiteke.

Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, eskaera kopurua eskainitako postuak baino handiagoa bada, zozketa egingo da salmenta mota edo produktu mota bakoitzeko.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA