37 zine saio eskainiko dira abenduan Leidorren

Tolosako Udala
2021/11/29 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Abenduko zine programazio aberatsa eta anitza antolatu du Udalak urte amaierarako.

  • Indarrean dauden zine bonuak abenduaren 31n iraungitzen dira, eta 2022rako bonu berriak abenduaren 21etik aurrera eskuratu ahal izango dira hemen.

  • Orain arte bonuak soilik helduentzako filmetarako soilik ziren baliagarriak, baina, abendutik aurrera haurrentzako filmentzako ere balioko dute.

 

Tolosako Udalak herrian kultura sustatzen jarraitzen du eta abendurako kalitatezko zine egitaraua antolatu du Leidor aretoan. Gainera, abendutik aurrera zine saio bikoitza berreskuratzen da programazioan, hortaz, asteburuetan bi filme emango dira. Guztira 37 zine saio emango dira abenduan zehar Leidorren.

Adin tarte eta gustu guztietako pertsonei zuzendutako filmak biltzen dira egitarauan, tolosarrei eskaintza anitza eta kalitatezkoa emateko helburuarekin. Segurtasun neurri guztiak beteko dira zine aretoetan, orain arte bezala.

Kontsultatu hemen abenduko zine saioen zerrenda osoa.

Indarrean dauden bonuak abenduaren 31n iraungitzen dira

Indarrean dauden zine bonuak abenduaren 31n iraungitzen dira, ondoren ez dute baliorik izango. 2022rako zine bonuak abenduaren 21etik aurrera eskuratu ahal izango dira webgune honetan. Ohiko moduan, 10, 20, edo 30 saiotarako bonuak izango dira, eta erosten den unetik sei hilabeteko epean erabili beharko dira, hau da, 2022ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira. 10 saioko bonuaren prezioa 30 eurokoa da, 20 saioko bonuarena 35 eurokoa eta 30 saioko bonuaren prezioa 40 eurokoa. Orain arte bonuak soilik helduentzako filmetarako soilik ziren baliagarriak, baina, abendutik aurrera haurrentzako filmentzako ere balioko dute. Bonuak edozein zine saiotarako izango dira baliagarriak, estreinaldietarako izan ezik, eta bonu bakoitzarekin gehienez bi sarrera eskuratu ahalko dira saio bakoitzerako.