Abuztuaren 23an amaituko da Kultura Plazara programaren barruan landa auzoetako kontzertuetara joateko autobusa eskatzeko epea

Tolosako Udala
2024/08/02 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago irtengo da San Frantzisko elizaren parean dagoen geltokitik. Itzulera ekitaldia amaitu ondoren egingo da.
  • Doakoa bada ere, erreserba egin beharko da, abuztuaren 23a baino lehen, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz, eta izen-abizenak, leku kopurua eta harremanetarako telefonoa zehaztuz.


Udako kultur eskaintza biltzen duen Kultura Plazara egitasmoaren barruan landa auzoetan   egingo diren emanaldietara joateko doako autobus zerbitzua eskainiko du udalak. Hiru emanalditarako egongo da zerbitzua:

  • Irailaren 1ean, igandea, 18:00etan Aldaban: "Ztandap, binakako elkarrizketak" bakarrizketak Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin.

  • Irailaren 7an, larunbata, 18:00etan Bedaion: "Grimm Anaien Parkea" familia ikuskizuna, Erre Produkzioak taldeak Maria Martinez, Gorka Mínguez eta Alfonso Díezekin aurkeztuta.

  • Irailaren 14an, larunbata, 18:00etan Urkizun: Kalakan taldearen kontzertua.

Joan-etorriko zerbitzua izango da: ekitaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago irtengo da San Frantzisko elizaren parean dagoen geltokitik, eta itzulera amaitu ondoren egingo du.

Zerbitzua doakoa bada ere, interesatuek aldez aurretik erreserba egin beharko dute, abuztuaren 23a baino lehen, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz eta izen-abizenak, leku kopurua eta harremanetarako telefonoa zehaztuz. 

Kultura Plazarako gainerako emanaldien inguruko informazioa, kulturaplazara.eus orrialdean kontsultatu daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA