Alvaro Limousinen 'San Juan Sua Dantzan' izango da 2019ko sanjoanen irudi

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/05/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Jasotako 733 botoetatik 306k 'San Juan Sua Dantzan' lana aukeratu dute lehiaketan zeuden 6 kartelen artean.
  • Oso pozik agertu da Alvaro, diseinu grafiko ikasketak egiten hasi berria: “jaietako argazki ezberdinak ikusiz sortu zitzaidan ideia, eta dantzariak sanjoanen ikur gisa irudikatzeko hautua egin nuen".

Alvaro Limousinen 'San Juan Sua Dantzan'kartelak iragarriko ditu 2019ko San Joan jaiak. Hilaren 26ean amaitu zen bozkatzeko epea eta emaitzen arabera tolosarraren lana izan da aukeratua. Bordon-dantzariak ditu protagonista. Oso pozik agertu da Alvaro, diseinu grafiko ikasketak egiten hasi berria: “jaietako argazki ezberdinak ikusiz sortu zitzaidan ideia, eta dantzariak sanjoanen ikur gisa irudikatzeko hautua egin nuen”. Ilusio “handiz” landutako proiektua izan dela adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkatearen eskutik saria jasotzeko unean. Hain zuzen, 500 euroko saria eskuratu du.

Orotara 26 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, iaz baino 9 gehiago, eta horietatik seik lortu zuten Lara Mendizabal, Eider Epelde eta Jon Gaztañagak osatutako epaimahaiaren galbahea pasatzea. Ondoren bozketa irekia egin zen, aurten estreinakoz interet bidez soilik, eta 733 boto jaso dira, Horietatik %56.75 emazkumezkoenak, eta %43,25 gizonezkoenak. 306k Alvaro Limousinen lana lehenetsi dute. Honela banatu dira botoak:

Lanak

Botoak guztira

San Juan Sua Dantzan

306

Sutako eta Jaiko gaua

231

Zuk Su

135

San Joanak 2019 Tolosa

29

Jolgorio

25

En Llamas

7

Guztira botoak

733

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA