Astelehenean, urtarrilak 22, zabalduko da zezen plazako palkoen zozketan izena emateko epea

Tolosako Udala
2018/01/19 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak datorren astelehenean, urtarrilak 22, zabalduko du zezen-festetarako palkoen zozketan izena emateko epea. Ostegunera bitarte (urtarrilak 25) egongo da zabalik izen-ematea, kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zozketa ostiralean (urtarrilak 26) egingo da, arratsaldeko 19:00etan Topic-en.

Zozketan parte hartzeko beharrezkoa da 12 lagunez osatutako zerrenda betetzea ondorengo datuekin: izena eta 2 abizenak eta NAN zenbakia. Bete eta Kultur Etxean eman beharreko orria Kultur Etxean egoteaz gainera, sarean ere eskuragarri duzue: www.tolosa.eus.

Jakin, zerrenda ezberdinetan izen bera azalduz gero edo aukera berdintasunaren kontrako jarreraren bat nabarmenduz gero, zerrenda guzti horiek zozketatik kanpo geratuko direla. Zatiezinak dira, eta 30 euroko kostua dute (2,5 euro pertsonako). Egun bakoitzeko palko bakarra eskuratu ahal izango da eta gehienez hiru egunetan.

 

Zezen plazarako sarrerak urtarrilaren 29an jarriko dira salgai sarean

Sarrerek 2017ko prezio berberak mantenduko dituzte:

  • Tendidoa: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.
  • Harmaila: 2 euro lehiatilan; sarean 2,18€.

Sarreren %70a internetez (www.bibe.me) salduko da; %25a Leidorreko lehiatilan (aldez aurretik); eta %5a zezen plazako lehiatilan bertan ikuskizun egunetan. Honako datetan:

  • Sarean, urtarrilaren 29, astelehena, 16:00etatik aurrera (www.bibe.me).
  • Otsailaren 5 eta 6an, astelehena eta asteartea, Leidorreko lehiatilan 16:00etatik 20:00etara (edo agortu arte).
  • Ikuskizun egunetan zezen plazako lehiatilan. Egunero 15:00etatik aurrera agortu arte.

Kontuan izan:

  • Bai leihatilan eta bai internet bidez, bakoitzak aldiero gehienez 10 sarrera erosi ahal izango ditu.
  • Erositako sarrerak, internet bidez nahiz leihatilan, ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere.
  • Astelenitako harmailako sarrerak ez dira salgai jarriko, harmaila osoa aisialdi taldeentzat baita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA