Bizitza da 2022ko egutegia osatzeko Tolosanklisk argazki lehiaketako gaia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 1etik irailaren 26ra arte hartu daiteke parte Tolosako Udalaren web orriko (www.tolosa.eus) Tolosanklisk atalaren bidez.

  • Aurten epaile-talde batek aukeratuko ditu egutegia osatuko duten argazki guztiak.

 

 

2022ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Udalak. Aurtengo gaia “Bizitza” da eta ekainaren 1etik irailaren 26ra bitarte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera. Tolosako Udalaren web orriko Tolosanklisk atalaren bidez hartu behar da parte.

Bizitza da aurtengo gaia, 2022ko egutegian hilabeteroko orrialdea bizitzaren bulkada izatea nahi delako, bolada goibelaren beste aldea. Norberak asmatuko du nola eragin bizitzaren interruptoreari. Eta horretarako tresna argazki-kamera izatea nahi da.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten tolosar guztiei irekita dago, eta aurten epaimahai talde batek aukeratuko ditu egutegia osatuko duten argazki guztiak.

 

Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat

  • Irabazlea: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €

  • 12 finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €

 

Lehiaketaren oinarriak

  1. Lehiaketaren gaia: Bizitza

  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.

  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.

  4. Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 26ra arte.

  5. Igo zure argazkia/k www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez.

Argazki irabazleak urriaren 5ean jakinaraziko dira. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazio gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Kultur Etxera jo daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA