Buruhandien eta erraldoien emanaldirako sarrerak asteartean jarriko dira salgai

Tolosako Udala
2021/09/23 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Kultura Plazara webgunean eskuratu ahalko dira, 10:00etatik aurrera.

  • Buruhandien eta erraldoien emanaldia urriaren 9an izango da, Zezen Plazan, 18:00etan.


Tolosako buruhandien eta erraldoien konpartsak urriaren 9an Zezen Plazan egingo duen emanaldirako sarrerak asteartean, irailak 28, jarriko dira salgai, 10:00etatik aurrera, kulturaplazara.eus helbidean.

Lehen saioak izan zuen harrera ona ikusita, bigarren saio bat egitea adostu zuten Udalak eta konpartsak, Kultura Plazara jaialdiaren barruan. Kultura Plazara jaialdiaren xedea da kultura balioan jartzea eta tokiko talde eta artisten lana babestea, tartean herrian hain maitatuak diren buruhandiak eta erraldoiak.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA