Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako bete gabeko azken plazetan izen-ematea zabalik

Tolosako Udala
2019/09/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako "Eduardo Mocoroa" Udal Musika Eskolako 2019/2020 ikasturteko klaseei irailaren 9an ekingo zaie. Oraindik ordea, Musika Eskolan matrikula egin nahi duenak badu aukera, plaza batzuk bete gabe baitaude.

Musika Eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.

  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.

  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.

  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Plazak zuzenean esleituko dira, Udal Eskolaren Administrazioan eskatu ahala.

Kontuan hartzekoa da deskontuak ere badaudela familia ugarientzat.

Matrikulatzeko interesa duen orok informazio eskaera zein tramiteak Musika Eskolan egin beharko ditu, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus era idatzi daiteke.