Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako matrikulazioa, ekainean zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/06/04 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Musika ikasketak hasi nahi dituzten ikasle berriek ekainaren 12tik 28ra izango dute izena emateko aukera.

Ekaina izan ohi da ikasturteari amaiera jarri eta datorrena antolatzen hasteko hilabetea. Hala izanik, Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hasia da jada datorren ikasturtea lantzen, lehenbizi, matrikulazio kanpainari eta ikasleen izen-emateari helduz.  

Hala, datorren ikasturtean musika ikasketei heldu nahi dieten haur zein gazteek ekainaren 12tik 28ra bitartean izango dute Udal Musika Eskolan izena emateko aukera. 

Musika Eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Kasu honetan, interesunek Musika Eskolan bertan egin behar dituzte informazio eskaera zein tramiteak ondorengo ordutegian:

  • Astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
  • Astelehena eta asteartea 17:00-19:00

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek hobariak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Bestalde, hobari berezietara ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), telefono hauetara deitu  943 65 44 66  luz. 710 -711, edota musika@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke. 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA