Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan matrikula egiteko epea ekainaren 1ean irekiko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/05/26 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gaur egun eskolako ikasle direnek online egin behar dute matrikula, ekainaren 1etik 15era bitartean. Ikasle berriek ekainaren 16tik 30era bitartean, plazak bete arte.

  • Familia ugariek eta guraso bakarreko familiek hobariak izango dituzte matrikularen kostuan.

 

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak ekainaren 1ean irekiko du 2021/2022 ikasturterako izen emate epea. Gaur egun musika eskolako ikasle direnek online egin behar dute matrikula, ekainaren 15era bitartean. Musika eskolan hasi nahi duten ikasle berriek, berriz, ekainaren 16tik 30era arteko epea izango dute matrikula egin ahal izateko, edo plazak bete arte. Ikasle berriek musika eskolan bertan egin beharko dute matrikula, eta plazak zuzenean esleituko dira.

Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolak 4 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako eskaintza du. Lau eta sei urte arteko haurrei tailerren bidez irakasten diete musika, jolasen eta kantuen bidez, entzumena eta erritmoa lantzeko. Zazpi urteko ikasleak musika irakurtzen hasten dira, eta instrumentuak ezagutzen. Zortzi urtetik aurrera, berriz, instrumentu bat jotzen, musika hizkuntza ikasten eta taldeetan jotzen edo koruan abesten ikasten hasten dira. 18 urtetik aurrerakoek ere (adin mugarik gabe) jakintza berdinak ikasten dituzte.

Musika eskolan izena eman nahi duten eta familia ugariko edo guraso bakarreko familietako kideek hobariak izango dituzte matrikulan. Musika eskolako eskaintzari buruzko informazio gehiago nahi duenak edo matrikularekin lotutako tramiteren bat egin behar duenak musika eskolara jo behar du: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era, eta astelehen eta astearte arratsaldetan 17:30etik 19:00etara. Bertaratu ezin dutenek, 943 65 15 93 edo 943 65 44 66 (luzapena 570-571) telefonoetara deitu dezake, edo musika@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA