Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintzek hartzen dute aste honetako agendaren gehiengoa

Tolosako Udala
2020/03/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Bihar hasiko dira Martxoaren 8ko atariko ekintzak.

  • Neguko kultur programazioaren barruan, ‘Hansel eta Gretel’ haurrentzako antzerki emanaldia ikusi ahalko da larunbatean, 18:00etan, Topic-en.

 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltako ekintzek hartzen dute aste honetako Tolosako agendaren zatirik handiena. Bihar bertan hasiko dira ekintzak, eta martxoaren 24ra arte luzatuko dira. ‘Kolonialismoa-Arrazakeria-Feminismoa’ izenburupean mahai ingurua egingo dute bihar, 19:00etan, Kultur Etxean. Ostiralean Virginia Gil-en ‘Bakardadea’ erakusketaren inaugurazioa eta ‘Erlauntza’ antzezlana ikusi ahalko dira. Larunbatean martxa morea egingo dute, eta igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean, manifestazioa Anoetara ‘Josi ta josi, Tolosaldea feminista’ izenburupean eta ‘Mujercitas’ filmaren emanaldia.

Neguko kultur programazioaren barruan, bestalde, haurrei zuzendutako ‘Hansel eta Gretel’ antzezlana ikusi ahalko da larunbatean, martxoak 7, Topic-en, 18:00etatik aurrea. Sei urtetik gorako haurrei zuzendutako emanaldia izango da. Anartz Zuazuak zuzendu du antzezlana, eta Libe Aranburu, Kepa Errasti eta Asier Oruesagasti dira aktoreak. Honakoa da antzezlanaren sinopsia: Hansel eta Gretelen aita sukaldaria da. Bere jatetxeak arrakasta itzela dauka errezeta liburuak desagertzen diren arte. Inork ez du sukaldatzen asmatuko ordutik aurrera. Inor ez da gogoratzen nola egiten den. Mundu guztiak “Amonioburgesak” jango ditu. Harrigarriena da, ordea, une horretatik aurrera umeak hasiko direla desagertzen.

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.