Erakusketak, tailerrak, ikastaroak eta beste hainbat ekitaldi, 2021-2022 Titereszena egitarauaren barruan

Tolosako Udala
2021/09/24 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Topic-ek ikasturte berrirako egitaraua aurkeztu du gaur goizean, egitarau zabala, guztien gozamenerako antolatuta

 

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuordeak, Andoni Iturbek, Tolosako Udaleko kultur zinegotziak, Izarne Iglesiasek, Tolosako Ekinbide Etxeko eta Topic-eko ordezkari ezberdinek aurkeztu dute 2021-2022 ikasturterako egitaraua.

Egitarauaren baitan, ikuskizun, erakusketa, ikastaro, tailer, bisita gidatu eta bisita gidatu antzeztuak eskainiko dira, baita beste hainbat ekitaldi ere.

Izarne Iglesiasek, “kulturak batu egiten gaituela” eta denbora honetan, “Topic-ek egoerara egokitzen jakin” duela eta “herritarren arnasgune, haurrentzako babesleku eta familien elkargune” izan dela azpimarratu du. Horregatik, beste urte batez, eta aurtengoan ere modu berezian, egindako lana eta antolatutako egitaraua eskertu nahi izan ditu kultura zinegotziak.

Egitaraua osoa www.topictolosa.com webgunean topatu daiteke.


Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA