Espazio Lagunkoien lehen topaketa, nerabeen osasun mentala zaintzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Maiatzaren 13an “Espazio Lagunkoien” lehen topaketa egingo da Tolosako Inmakulada Ikastolan eta nerabeekin osasun mentala lantzeko hainbat ekintza antolatu dira.
  • Joseba Ormazabal, Gazteria eta Komunitate eta Gobernantza sailetako zinegotzia: “gazteak eta beren ongizatea erdigunean jarrita, gazteen beharrak ezagutu eta horiei entzutea lehentasunezkoa da guretzat, are gehiago egungo testuinguruan, non gizarte aldaketa sakonak gertatzen ari diren, digitalizazioa eta pandemia eta bere ondorioak tarteko.”

 

Gazteen beharrak eta ongizatea erdigunean jarrita, Tolosako Udala “Ez zaude bakarrik” proiektuan parte hartzen ari da hainbat eragilerekin batera. Ekimena berria da, pandemiak nerabeen buru osasunean izandako eragin negatiboa dela-eta sortu baita. Helburu nagusia da buru osasunaren zaintzan eta prebentzioan arreta jartzea, gazteen ongizatea bermatzeko.  

Ildo horretatik, aurretik ere Tolosako Udalak hainbat ekimen abiaraziak zituen. Esaterako, iaz Haur, Gazte eta Nerabeen diagnostikoa eta plana abiarazi zuen, gazteen parte hartzearekin. Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan ere, guraso zein gazteei zuzendutako hainbat ekimen eta hitzaldi ere antolatu itu Udalak, eta, era berean, Tolosako Udaleko prebentziorako mahai komunitariotik ere lanketa ezberdinak egin dira azken urteetan nerabeen emozio eta osasun mentalaren inguruan. Azkenik, Gazte Topagunean ere, emozioak adierazteko eta emozioen inguruan normaltasunez aritzeko espazioen aldeko apustua egin da.

Gazteak eta beren ongizatea erdigunean jarrita, gazteen beharrak ezagutu eta horiei entzutea lehentasunezkoa da guretzat, are gehiago egungo testuinguruan, non gizarte aldaketa sakonak gertatzen ari diren, digitalizazioa eta pandemia eta bere ondorioak tarteko.”  azpimarratu du gaurko agerraldian Joseba Ormazabalek, Gazteria eta Komunitate eta Gobernantza sailetako zinegotziak.

Buru osasuna lantzeko eta zaintzeko “Espazio Lagunkoiak”

“Ez zaude bakarrik” proiektuaren baitan, Tolosako ikasleen beharrak aztertu ondoren, Espazio Lagunkoiak abiarazi ziren, osasun mentalari dagozkion arazoen prebentzioa egiteko xedearekin. Espazio Lagunkoietan osasun mentalaren inguruko gaiak lantzen dira, eta ikasleek euren emozioak eta kezkak partekatzeko espazio seguruak dira. Osasun mentalaren inguruko ekintzak ere eramaten dira aurrera, esaterako, maiatzaren 13an egingo den Espazio Lagunkoien lehen topaketa.

Espazio Lagunkoien lehen topaketa

Ikasturtean zehar Tolosako ikasleek buru osasunaren inguruan egindako lanketari amaiera emateko, Espazio Lagunkoien lehen topaketa egingo da maiatzaren 13an Inmakulada Ikastolan. Tolosaldeko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxek hartuko dute parte eta egitarau berezia antolatu da.

Ordua

Ekintza

10.00 - 10.15

Batzarraren aurkezpena

10.15 - 11.45

Tailerrak:

  • Ipuin kontaketa eta eskulanak
  • Dantza eta yoga saioak
  • “Esperientzia tailerrak” eta bertsolaritza saioa
  • Antzerki tailerra eta grafiti saioa

11.45 - 12.30

Hitzaldiak:

  • Edurne Pasaban
  • Agustin Erkizia
  • Irantzu Tolosa
  • Iratxe Etxenike
  1. - 14.00

Kontzertua

Zumba saioa

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA