-
Eszena bonuak Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizunetarako eta emanaldietarako 10 sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera emango du, antolatuko den saio bakoitzerako bi sarrera gehienez.
-
Eszena bonuak online eskuratu ahalko dira, eta ekainaren 30era bitartean erabili ahalko dira.
-
Izarne Iglesias: “Tolosako Udalak kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, herritarrek kulturaz gozatzen jarraitzea nahi dugulako. Horregatik, Gabon hauetan kultura oparitzera animatzen zaituztegu”.
Prentsaurrekoan aurkeztu du Tolosako Udalak Eszena bonua, orain arteko Kulturzale txartelaren formatu berria. Sarreren kudeaketa digitalera jauzi egiteko pausua eman du Tolosako Udalak Eszena bonuekin. Hainbat abantaila ditu sistema berri honek, eta zine bonuen erabilera sistema berdina izango du: Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauko emanaldietarako 10 sarrera eskuratzeko balioko du Eszena bonuak. Saio bakoitzerako gehienez bi sarrera erabili ahalko dira, eta bonuak 2021eko ekainaren 30a arteko balioa izango du. Abantaila nagusiena, ordea, prezioan egongo da: 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa izango du, eta, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da. Kutxa Sarrerak webguneren bidez erosi ahalko da.
Izarne Iglesias Kultura zinegotziak azaldu duenez, “Tolosako Udalak kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, kultur adierazpen guztiak sustatzeko. 2020 guztian zehar, eta batez ere itxialdi garaian eta ondoren, herriko artistak, eskualdekoak eta Tolosaz kanpokoak babesteko lan egin dugu, eta horren adibide dira antolatu ditugun ekintzak: herritarren eskura jarritako online baliabideak, udako zein udazkeneko programazioa, Kultura Plazara egitasmoa…”.
Bide horretan beste urrats bat gehiago da Eszena bonuena. “Herritarrek kulturaz gozatzen jarraitzea nahi dugu, eta horretarako erraztasunak eman nahi ditugu. Ezena bonu berriek hainbat abantaila dituzte, eta horiekin herritarrak kulturara gerturatu nahi ditugu”, gehitu du Iglesiasek. Hala, Kultura zinegotziak, udalaren izenean, herritarrak “kultura oparitzera” animatu ditu: “Gabon hauetan oparitu kultura, Eszena bonuen bidez edo bestelako edonolako formatutan, baina kultura oparitzera animatu nahi zaituztegu. Kalitatezko kultur eskaintza izango dugu herrian datozen hilabeteetan ere, haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako emanaldiekin, euskarazko egitarau zabal batekin. Beraz, jarrai dezagun kultura sustatzen eta kulturaz gozatzen”.
Kultur egitarau aberatsa
Kultura sustatzen jarraitzeko, neguko kultur egitarau aberatsa antolatu du Tolosako Udalak herriko beste hainbat elkarte eta eragilerekin batera. Hala, urtarriletik aurrera musikaz, antzerkiaz, bertsolaritzaz, haurrentzako emanaldiez, dantzaz… gozatu ahalko da Tolosan. Ikuskizun guztiak Leidorren izango dira, eta momentuko egoerak eskatutako segurtasun eta osasun neurriak kontuan hartuko dira une oro; ondorioz, baliteke jarraian zehaztutako ekintzetan aldaketak egotea. Honakoa da antolatu den egitaraua:
DATA
|
ORDUA
|
IKUSKIZUNA
|
Urtarrilak 4
|
19:00
|
Ispirit: Euskalgospel
|
Urtarrilak 9
|
12:00 / 16:00
|
Goazen
|
Urtarrilak 13
|
19:00
|
Suakai: Luces, musical ¡Acción!
|
Urtarrilak 22
|
19:00
|
Txalo Produkzioak: Konpromisoa
|
Urtarrilak 23
|
16:00
|
Glu-Glu: Botadun katua
|
Urtarrilak 27
|
19:00
|
Kukai Dantza: Gauekoak
|
Otsailak 3
|
20:15
|
Imanol Jazz
|
Otsailak 6
|
12:00 / 16:00
|
Ene kantak
|
Otsailak 10
|
19:00
|
Aukeran Dantza Taldea: Biz Hitza
|
Otsailak 17
|
19:00
|
Euskal Barrokensemble
|
Otsailak 19
|
19:00
|
Nogen
|
Otsailak 24
|
19:00
|
Iñar Sastre – Jaboga Astiazaran: Arineketan
|
Otsailak 26
|
19:00
|
Tartean Teatroa: Ez dok ero
|
Martxoak 5
|
19:00
|
Txanogorritxotik otso emere (sei mutil medio)
|
Martxoak 12
|
19:00
|
Xabier Leteri Omenaldia : Loreak eta Zauriak
|