Gazte elkarte eta elkartugabeei zuzendutako diru-laguntza deialdiaren inguruko bilera informatiboa deitu da ostegunerako

Tolosako Udala
2019/04/01 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Datorren ostegunean, apirilak 4, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean izango da.

Tolosako Udalaren Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuak ''Tolosako udalerriko irabazi-asmorik gabeko gazte elkarte eta elkartugabeei diru-laguntzak 2019'' diru-laguntza lerroa onartu berri du.

Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat bilera antolatu da, edozein ideia edota proiektu aurrera eraman nahi duten gazte elkartu naiz elkartugabekoentzat, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Datorren ostegunean, apirilak 4, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean izango da. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.

Informazio gehiago eskuratzeko Gazteria sailaren harremanetan jarri Kultur Etxean: 943 670 383 telefonora deituz, gazteria@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA