Gazte Topagunea kaleko jarduerak egiten hasiko da berriz asteburu honetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/03 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Konfinamendutik irteteko faseetan ordutegiak malgutu direnez, gazteek kalerako hartu duten joerarekin bat egin nahi dute hezitzaileek, nerabeengandik gertu egon eta egoera berri honetan dituzten beharrei erantzuteko.

  • Ostegunean eta ostiralean online jarduerak mantenduko dituzte, larunbatean mendi irteera eta argazki lehiaketa egingo dute eta igandean skate parkera joango dira, beti ere ezarrita dauden prebentzio eta segurtasun neurriak mantenduz.

 

Konfinamendutik irteteko faseek aurrera egiten ahala, eta kalera irteteko ordutegiak malgutzen doazenez, Gazte Topaguneak bere eskaintza egungo egoerara moldatuko du. Gazteek kalean egoteko hartu duten joerarekin bat egin nahi dute hezitzaileek, nerabeengandik gertu egon eta egoera berri honetan dituzten beharrei erantzuteko. Nerabeek kalean elkartzen direnean topaketa horiek segurtasunez egiten direla bermatu nahi dute, eta horretarako, kaleko jarduerak berreskuratzen hasiko dira.

Asteburu honetan egingo dituzte kaleko lehen ekintzak. Momentuz, ostegunean eta ostiralean online egiteko jarduerak proposatu dituzte, eta larunbatean eta igandean egingo dituzte kaleko ekintzak: larunbatean mendi irteera eta argazki lehiaketa, eta igandean skate parkera.

Osasun alarmak indarrean jarraitzen duenez, irteera hauek ezarrita dauden segurtasun eta prebentzio neurriak mantenduz egingo dira. Horregatik, larunbateko zein igandeko ekintzetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da gurasoen baimena. Ekintzetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Izena ematen dutenek baimen orri bat jasoko dute WhatsApp edo email bidez, eta gurasoen sinadurarekin bidali beharko diete berriz hezitzaileei.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA