Gazteen boluntariotza azoka egingo da bihar Tolosako Izaskun auzoan

Tolosako Udala
2022/10/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Azoka goizez egingo da eta 850 gazteren partaidetza espero da.
  • Helburu nagusia da gazteen artean biluntariotza sustatzea eta gizartearekiko konpromisoa indartzea.

 

Aurten ere, gazteen boluntariotza azoka antolatu dute Tolosako Udalak eta Inmakulada Ikastetxeak elkarlanean. Azoka bihar goizean bertan ospatuko da Izaskun auzoan.

Helburu nagusia da gazteen artean boluntariotza sustatzea eta boluntariotza proiektuak-ezagutu zein esperimentatzeko gune bat eskaintzea, etorkizunean, gizarte eraldatzaile herritar konprometituak  izan daitezen.

Izan ere, aipatu azokak boluntariotza, solidaritatea eta elkar-laguntza bezalako balioak indartzen ditu, Tolosa eta tolosarren elkartegintza sarea indartzen eta ehuntzen jarraitzeko. Eta hori guztia bat dator, halaber, Tolosako Udalak herri eragileen sarea indartzeko, gazteen ekintzailetza sustatzeko eta sendotze komunitarioa zein elkarlan publiko-komunitarioa sendotzeko dituen helburuekin.

17 elkartek eta 850 gazte inguruk hartuko dute parte

Azoka Tolosako Izaskun auzoan egingo da, goizez, 10:00etatik 13:30era. Tolosaldeako ikastetxe guztiak daude gonbidatuta eta 850 gazte inguruk hartuko dute parte, besteak beste Herrikide, Laskorain Ikastola, Orixe, Don Bosco, Gainberri, Tolosaldea, Peñascal eta Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako ikasleek.

Horrez gain, 17 elkarte egongo dira azokan beren proiektuak eta eskaintzak aurkezten: Jatorkin Al-Nahda, Abegi, Atzegi, Adinkide, Eskola Laguntza, Cear, Gizalde, Dya, AECC, Goyeneche, Itaka-Eskolapios, Gautena, Zutani, Urrats bat, Aspace , Asebier eta Dementzia Bizitzen