Udan eta udazkenean kultur arloan Tolosak izandako garrantzia ikusita, Udalak kultur egitarau aberatsa aurkeztu du 2022ko lehen seihilekora begira.
Izarne Iglesias, kultura zinegotziak, adierazi duenez, “2022 urteari hasiera behar bezala emateko kultur egitaraua indartsua antolatu dugu Tolosa kultur alorrean erreferente izaten jarraitzeko, eta Tolosak berezkoa duen izaera, jarduera eta bizitasuna osotasunean berreskuratu dezan, egoera ahalbideratzen duen neurrian, noski.”
Programazioa gaur aurkeztu bada ere, Iglesiasek aurreartu du aurkeztutako ikuskizunez gain, gehiago ere izango direla: “Neguko eta udaberriko programazioa aurkeztuko badugu ere, gerora joango gara ekimen eta emanaldi gehiago egitaraura gehitzen. Antzerkia, haur ikuskizunak, musika emanaldiak, bakarrizketak, dantza.... denetarik izango da, Leidorren eta Topic-en. Artista eta talde ezagunak gerturatuko dira Tolosara: Ruper Ordorika, Oscar Terol, Haatik dantza konpainia, Ismael Serrano...”
Ikuskizun gehienetarako sarrerak salgai daude dagoeneko webgune honetan edo Leidorreko leihatilan. Emanaldi guztietan errespetatuko dira unean indarrean dauden segurtasun neurriak, ikusleen zein artisten osasuna babesteko.
Eszena bonua eta zine bonua eskuragarri
Indarrean dauden zine eta eszena bonuak abenduaren 31n iraungitzen dira, ondoren ez dute baliorik izango. Hori horrela, datorren urteko programaziorako eszena bonuak eta zine bonuak eskuragarri daude gaurtik aurrera webgune honetan. Ohiko moduan, 2022ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira. Orain arte bonuak soilik helduentzako ikuskizunetarako soilik ziren baliagarriak, baina, orain haurrentzako ekintzetarako ere balioko dute.
Tolosako Udalak arte eszeniko eta musika egitarauan antolatutako ikuskizunetarako 10 sarrera deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du Eszena bonuak, saio bakoitzerako bi sarrera gehienez. Abantaila nagusia prezioa da: 10 saiotarako bonuak 50 euroko prezioa du, hortaz, sarrera bakoitza erdi prezioan eskuratuko da. Izarne Iglesias-en azpimarratu duenez, “kultur programazio indartsua izango dugu datozen hilabeteetan eta, arrazoi horregatik, gabonetan eszena bonoen bitartez, kultura oparitzera animatu nahi nituzke herritarrak.”
Zine bonu berriak ere gaurtik aurrera daude eskuragarri, 10, 20, edo 30 saiotarako bonuak izango dira, orain arte bezala.
Kultur programazio aberatsa
Hona hemen 2022ko lehen seihilekoan Tolosan izango diren ikuskizunak.
Eguna
|
Ikuskizuna
|
Ordua
|
Lekua
|
Urtarrilak 4
|
Gabonak Gabon – Kiliklon
|
18:00
|
Leidor
|
Urtarrilak 8
|
Go!azen
|
12:30 eta 16:30
|
Leidor
|
Urtarrilak 14
|
Islak – Mikel Azpiroz
|
20:30
|
Topic
|
Urtarrilak 21
|
Gu primer – xentimorik gabe
|
20:30
|
Leidor
|
Urtarrilak 22
|
Ataria bertso jaialdia
|
18:00
|
Leidor
|
Urtarrilak 23
|
Erdi aroko ipuin magikoa – Oliver Magoa
|
12:00
|
Leidor
|
Urtarrilak 28
|
Kopazkopa – Ados teatroa
|
20:30
|
Leidor
|
Otsailak 5
|
Perez sagutxoa – Glu glu teatroa
|
18:00
|
Leidor
|
Otsailak 11
|
Amours eta toujours – Ruper Ordorika
|
20:30
|
Leidor
|
Martxoak 4
|
Oscar Terol
|
20:30
|
Leidor
|
Martxoak 11
|
Ur bizitan – Haatik dantza konpainia
|
20:30
|
Leidor
|
Martxoak 18
|
Kutsidazu bidea, Ixabel – Demode Quartet
|
20:30
|
Leidor
|
Martxoak 25
|
Lehendakarigaia – Txalo produkzioak
|
20:30
|
Leidor
|
Apirilak 1
|
Euskal danbolinaren aroak – Ansorena-Senperena
|
20:30
|
Leidor
|
Apirilak 8
|
Arima – Amaia Eliazaran–Liam O’Maonlai
|
20:30
|
Leidor
|
Apirilak 9
|
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
|
2 saio
|
Leidor
|
Apirilak 20
|
Abraham Cupeiro Trio – Tolofolk
|
20:30
|
Topic
|
Apirilak 22
|
Xabi Aburruzaga Band – Tolofolk
|
20:30
|
Leidor
|
Apirilak 29
|
Lof-ladies on fight – Eva Guerrero
|
20:30
|
Leidor
|
Apirilak 30
|
Leihoak – Teatro paraíso
|
18:00
|
Topic
|
Maiatzak 6
|
Ismael Serrano
|
20:30
|
Leidor
|
Maiatzak 13
|
Duke Ellington-en kontzertu sakroa – Musikene Big Band
|
20:30
|
Leidor
|
Maiatzak 20
|
Verso a verso – Charo Lopez
|
20:30
|
Leidor
|
Ekainak 11
|
Dantza tailerreko emanaldia
|
2 saio
|
Leidor
|
Ekainak 17
|
Antzerki tailerreko emanaldia
|
20:30
|
Leidor
|