Haurren Hiriaren 5. ikasturtea borobilduko dute larunbatean Mintzatxokoarekin

Tolosako Udala
2019/05/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Alondegian burutuko da 11:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte.
  • 'Mugikortasuna' izan dute gaitzat. Mugikortasunarekin lotutako egoera ezberdinetan kokatu dira haurrak, bertatik, beren esperientzia oinarri, ondorioak atera eta neurri ezberdinak proposatzeko.
  • Tolosako Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko 43 haurrek osatzen dute 2018-19 ikasturteko Haurren Kontseilua.

Haurren Hiria egitasmoaren 5. ikasturtea larunbat honetan burutuko den azken saiorekin, Mintzatxokoarekin, itxiko dute. Alhondegian izango da 11:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte.

'Mugikortasuna' izan dute gaitzat. Mugikortasunarekin lotutako egoera ezberdinetan kokatu dira haurrak, bertatik, beren esperientzia oinarri, ondorioak atera eta neurri ezberdinak proposatzeko. Guztira Tolosako Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko 43 haurrek osatzen dute 2018-19 ikasturteko Haurren Kontseilua. Jada burutu dituzte urteko 6 saioetatik 5, Mintzatxokoarekin borobilduko dutelarik.

Hain zuzen, azken saio honetan Alondegian kokatutako txoko ezberdinetan batu, aurtengo gaia errepasatu eta landutakoaren ondorio eta proposamena alkateari helaraziko diote. Bide batez datorren urteari begira landu nahi dutena ere azalduko dute. Ondoren mokadu batekin amaituko dute ekitaldia.

  • 10:30 Topaketa Alondegian

  • 11:00etan Jaiaren hasiera: musika, ginkana zirkuitua, txapa tailerra eta erakusketa.

  • 12:30ean Olatz Peon Ormazabal alkatearen eta zinegotzien bisita. Amaieran alkateari oroigarri bat emango zaio Haurren Hiriaren izenean.

  • 13:00-13:30 luncha.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA