Inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeagatik Udalaren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 11tik 30era bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Eskaerak aurrez aurre UDATEn edota telematikoki Tolosako Udalaren erregistro elektronikoaren bitartez egin behar dira eta deialdiaren inguruko informazioa, oinarriak eta eskaera orriak udal webgunean daude eskuragarri.
  • Guztira 45.000 euroko laguntza eskainiko da eta horren helburu nagusia da inauterietan karroza eta konpartsen parte aktiboa sustatu eta indartzea. 

 

Inauterietako karroza eta konpartsetan parte hartzeagatik Udalak eskaintzen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea bihar, urtarrilak 11, zabalduko da, eta hilaren 30a bitarte egongo da zabalik. 

Guztira 45.000 euroko laguntza bideratuko du Udala, inauterietan karroza eta konpartsen parte-hartze aktiboa sustatu eta indartzeko. Karrozekin egindako bileretan azpimarratu den moduan, arreta berezia jarriko zaio inauteriei egiten zaien ekarpenean, horregatik, irudimena landu ez ezik, antzezpena egiten dutenek ekarpen handiagoa jasoko dute. 

Horrez gain, irteera eta parte hartzaileen araberako ekarpen finkoaz gain, garrantzia izango dute aparteko gehigarriek: parekidetasuna bultzatu asmoz, karroza edo konpartsako kideen erdia edo gehiago emakumezkoak badira, %10 gehiago jasoko dute; baita emanaldia euskara hutsean egiten badute ere. 

Eskaerak egiteko oinarrizko baldintzak

Karrozen kasuan plataformaren gutxieneko neurriak ondorengoak izan beharko dute: 2,5 m. zabal, 7 m. luze eta 1 m. altueran. Gehienezko zabalera, 3,5 metrokoa izango da. Horrez gain, ekipoa edota su itzalgailua eramatea, emanaldi edota dantzaldi bat eskaintzea eta gutxienez bost partaidez osatua egotea.

Konpartsei dagokionez, plataformak gutxienez 2 metroko zabalera eta 3 metroko luzera izan beharko du eta ezinbesteko baldintza izango da emanaldi edo dantzaldi bat eskaintzea.  

Amaitzeko, plataformarik gabeko konpartsek dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa dute inauterietan emanaldia eskaintzea. 

Eskaerak, non, noiz eta nola aurkeztu 

Eskabideak urtarrilaren 11tik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira (biak barne), aurrez aurre UDATEn edota telematikoki udal erregistroaren bitartez. UDATEko ordutegia ondorengoa da: astelehenetik asteazkenera, 7:15etik 14:15era,  ostegunetan 07:15etik 19:00etara eta ostiraletan 08:15etik 14:15era. Deialdiaren inguruko informazioa, oinarriak eta eskaera orriak eskuragarri daude udal webguneko tramiteen atalean. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA