'Ireki Begiak' filma, dantza ikuskizuna eta 'lehen testua' obra literarioa, 9. Hi haiz, Hi! jaialdian sarituak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Guztira, Tolosaldeko bi film eskaini ziren, zuzeneko musika, dantza, antzerki... emanaldiekin tartekatuta. 2 aurkeztu ziren Beldur Barik lehiaketara eta aldi berean Hi haiz, Hi! Jaialdikora: '1000 esker' Iruratik eta 'Ireki begiak' Tolosatik.

  • Udaleko Gazteria eta Berdintasun teknikariekin elkarlanean eta Kattalin Minerren gidaritzapean ibili dira ikasleak, hilabeteak atzera hasita, berdintasunean oinarritutako hezkidetza formazio saioetan eta aurtengo bederatzigarren Hi Haiz Hi Jaialdia prestatzen.

Berdintasunaren aldeko aldarria egin du bederatzigarrenez Hi haiz, Hi! Jaialdiak. Beldur Barik jarrera, Tolosar erara, batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin lantzen duen proiektuak, jende andana hartu zuen Topicen. Mimoz zaindutako emanaldiak publikoa asebete zuen, txalo zaparradek azaleratu zuten eran.

225 euroko hiru sari zeuden jokoan, estreinakoz Literatur Sariarekin, eta epaimahaiak Goretti Orejaren 'Ireki Begiak' film laburra, Aitana Diaz, Laida Garce eta Paule Zeberioren dantza emanaldia, eta literatura atalean, Maitane Usandizagaren 'lehen testua' saritu zituen, lehen, bigarren eta literatur sariarekin, hurrenez hurren.

Epaimahaia Herrikide ikastetxeko zuzendari den Arantxa Martinezek, Orixeko Oneski Barandiaranek, Laskorain ikastolako Olatz Hernandezek, eta Begoña Tolosa eta Onintza Lasa zinegotziek osatu zuten.

Guztira, Tolosaldeko bi film eskaini ziren, zuzeneko musika, dantza, antzerki... emanaldiekin tartekatuta. 2 aurkeztu ziren Beldur Barik lehiaketara eta aldi berean Hi haiz, Hi! Jaialdikora: '1000 esker' Iruratik eta 'Ireki begiak' Tolosatik.

Udaleko Gazteria eta Berdintasun teknikariekin elkarlanean eta Kattalin Minerren gidaritzapean ibili dira ikasleak, hilabeteak atzera hasita, berdintasunean oinarritutako hezkidetza formazio saioetan eta aurtengo bederatzigarren Hi Haiz Hi Jaialdia prestatzen.

Ohiko eran, jaialditik lortutako dirua ikasleen ikasturte amaierako bidaia finantzatzera bideratuko da.

Tolosako Udalak egindako lan aberatsarengatik zoriondu ditu 9. Hi haiz, Hi! Jaialdiaren parte izan diren kideak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA