Kultur etxeko lantegietako ikasleen lanen urteroko erakusketa aranburu jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/06/20 | Kultura, Festak eta Gazteria

Zabaldu da Tolosako Antonio Maria Labayen kultur etxeko lantegietako ikasleen lanen urteroko erakusketa aranburu jauregian. Pintura, zeramika, argazkigintza, ehoziriak eta eskulanak erakusten dira, nahi duen guztiak ikusteko. Honetaz gainera, gazte argazkigileen lanak eta Goyeneche Fundazioko ikasle artisten lanak ere ikus daitezke.

Inaugurazioak duela gutxi zendutako Jose Luis Longaron irakasle ohia gogoratzeko eta kultur-etxeko lantegietan egindako guztia eskertzeko balio izan du. Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabalek familiari harrera egin dio eta oroigarri bat eman.

Erakusketa uztailaren 6 arte ikus daiteke, asteartetik larunbatera, arratsaldeko 17:30etik 20:30era aranburu jauregian

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA