Kultur programazio indartsuarekin hasi da urtea Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/13 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Goi mailako zazpi emanaldi izango dira Tolosan urtarrilean, eta adin eta gustu guztietarako ikuskizunez gozatu ahal izango da ekainera arte iragarrita dagoen programazioaren baitan.

 

Tolosa kultur arloan erreferente izaten jarraitzeko, 2022ko lehen seihilekorako programazio oparo eta aberatsa aurkeztu zuen Udalak abenduan. Antzerkia, haur ikuskizunak, musika emanaldiak, bakarrizketak, dantza.... denetarik izango da Leidorren eta Topic-en eta sarrerak salgai daude dagoeneko webgune honetan edo Leidorreko leihatilan. Emanaldi guztietan errespetatuko dira unean indarrean dauden segurtasun neurriak, ikusleen zein artisten osasuna babesteko.

Arte eszenikoen eskaintza zabala urtarrilean

Urtarrilaren 14an, Mikel Azpirozek bere disko berria aurkeztuko du 20:30etan Topic-en. Islak du izena eta bederatzi abesti berri biltzen ditu. Aurrez argitaratu dituen bi diskoen jarraipena da eta zuzenekoetan Karlos Arancegui izango du alboan bateria jotzen eta Fernando Neira kontrabaxuan.

“Gu primer!” antzezlana ekarriko dute Tolosara Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorriti aktoreek. Urtarrilaren 21ean 20:30etan aurkeztuko dute Leidorren 2010 urtean sortutako Xentimorik Gabe antzezlanaren jarraipena. Inazio eta Ramon Parisen bizi dira Artistaren Etxean, eta bertan bizi den Nereak programa bat prestatu du bi lagunentzat eta bertan oinarrituta hainbat bizipen kantu-kontatuko dituzte.

Urtarrilaren 22an, berriz, Atariak urtero antolatzen duen bertso jaialdia izango dugu 18:00etan Leidorren. Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia izango dira bertsolariak, eta gai jartzaile lanetan, ohiko moduan, Amaia Agirre ariko da. 

Oliver Magoak eta Liubamagoak “Erdi Aroko Ipuin Magikoa” ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 23an, 12:00etan Leidorren. Erdi Arora bidaiatzeko aukera izango dute etxeko txikienez, trikimailu harrigarrien bitartez.

Kopaz Kopa antzezlana izango da urtarrileko azken kultur emanaldia Tolosan. 20:30etan izango da Leidorren, eta Asier Sota, Iñigo Aranbarri, Ainara Ortega eta Ainhoa Aierbe aktoreek jende arruntari eta eguneroko egoerei buruzko istorio bat kontatuko dute, protagonisten izaera ezberdinek eta norberaren krisialdiak eragindako harremanak erakusten dituena. 

Esteka honetan ikusi daiteke 2022ko lehen seihilekoan Tolosan izango diren ikuskizunen zerrenda osoa. Eta, Udalak aurreratu du, bertan agertzen direnez gain gehiago ere izango direla eta egitaraura gehitzen direnean iragarriko direla.

Zine programazio esanguratsua

Tolosarrek hainbat pelikula ikusi ahal izango dituzte Leidorren urtarrilean. Hemen kontsultatu daiteke urtarrileko zine programazioa. Bestalde, gogorarazi 2022rako zine bonuak eskuragarri daudela hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA