Liburutegiko zerbitzuak zabaldu egingo dira gaurtik aurrera, berriro ere

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Egunero egongo da irekita goizez, eta asteazkenetan arratsaldetan ere bai, 16:00etatik 19:00etara bitartean.
  • Ondorengo zerbitzuak eskainiko dira: mailegua, informazioa ematea, liburutegiko txartela egitea eta katalogo edo eliburutegia erabiltzeko prestakuntza. Helduentzako irakurgela ere irekita egongo da.

 

Duela astebete pasatxo egoerak hala eskatuta, hainbat zerbitzu murriztu zituen udalak herritarren segurtasuna eta osasun bermatu eta Covid19aren hedapena ekiditeko. Azken datuak oinarri hartuta, liburutegiko zerbitzuak berriz ere zabaldu egingo dira gaurtik aurrera, eta goizez irekita egoteaz gain (egunero 10:00etatik 13:30era)  asteazken arratsaldetan ere irekita egongo da, 16:00etatik 19:00etara.

Honako zerbitzuak eskainiko dira: mailegua, informazioa eman, liburutegiko txartela egin eta katalogoa edo eliburutegia erabiltzeko prestakuntza. Helduentzako irakurgela irekita egongo da, eta wifia ere martxan egongo da. Irakurgela zerbitzua erabili nahi dutenek, liburuzainei eskatu beharko diete liburutegian bertan irakurri nahi duten liburua. Egunkaririk ezingo da kontsultatu eta ordenagailurik ezingo da erabili.

Haur eta helduen mailegu zerbitzua batera emango dira, helduen liburutegian, Aranburu jauregiko sarrerako bulegoan. Liburuak maileguan hartu ahal izateko aurrez egin beharko da eskaera katalogoaren bidez edo liburutegira deituta (943 69 74 62). Bestela bulegoko bildumatik aukeratu beharko da. Katalogoa kontsultatzeko: udala.tolosa.eus/liburutegia.

Liburutegira sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da maskarila janztea (6 urtetik gorakoek), eskuak garbitu beharko dira gelarekin, eta markatutako ibilbidea errespetatu beharko da. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak bere poltsa eraman beharko du maileguak gordetzeko, eta liburutegiko txartela egin nahi duenak bere boligrafoa eraman beharko du.

Liburutegira joaten diren pertsonak banaka sartuko dira, menpekotasunen bat edo 14 urtetik beherakoak izan ezik. Liburutegira itzulitako liburu guztiek astebeteko berrogeialdian gordeko dira berriz ere eskuragarri jarri aurretik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA