Maiatzak 31 da indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko azken eguna

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/04/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 28 zine saio eskainiko dira maiatzean Leidorren. Udalaren webguneko agenda atalean kontsultatu daiteke maiatzeko zine programazio osoa.

  • Indarrean dauden zine bonuak maiatzak 31 bitarte erabili ahal izango dira, eta ekainaren 1etik aurrera jarriko dira salgai bigarren seihilekorako bonuak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

 

 

Tolosako Udalak zine programazio aberatsa antolatu du beste behin ere. Maiatzean guztira 28 zine saio eskainiko dira Leidorren. Adin tarte eta gustu guztietako pertsonei zuzendutako filmak biltzen dira egitarauan, tolosar guztientzako eskaintza osatzeko helburuarekin.

Udal webguneko agenda atalean kontsultatu daiteke hilabete bakoitzeko zine saioen eskaintza, hemen maiatzekoa.

Zine bonuak erabilgarri maiatzak 31 arte

Udalak gogorarazten du maiatzak 31 dela indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko azken eguna, helduei zein haurrei zuzendutako edozein zine saiotan, estreinaldietan izan ezik. Ekainaren 1etik aurrera salgai jarriko dira zine bonu berriak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA