Maiatzaren 30ean zabalduko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako matrikulazio epea

Tolosako Udala
2023/05/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurreko ikasturteetako ikasleek ‘Inika’ plataforma digitalaren bidez matrikula berretsi beharko dute Musika Eskolan ikasten jarraituko dutela adieraziz; Maiatzaren 30etik ekainaren 6ra ikasle guztiak, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik; horiek ekainaren 7tik 14ra egin beharko dute.
  • Ikasle berriek ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera.
  • Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en daude.

 

Asteartean, maiatzak 30, zabalduko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea. Dagoeneko ikasle direnek egun horretatik ekainaren 14a bitarte eman ahal izango dute izena, ‘Inika’ plataformaren bitartez. Instrumentuak aukeratu behar dituzten ikasleek ekainaren 7tik aurrera egingo dute aukeraketa hori.

Ikasle direnek, halaber, galdetegi bat ere jasoko dute aipatu plataformaren bitartez, datorren ikasturteari begirako asmoak ezagutzeko eta jasotzeko.

Ikasle berriek, ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Musika Eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek diru sarrerei dagozkion prezio murrizketak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Horretarako eskaera orria bete behar dute guztiek, bai jada ikasle direnek zein ikasle berriak direnek ere. Bestalde, prezio murrizketa gehiago ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte. Informazio guztia hemen.

 

Maila eta kurtsoen eskaintza

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Matrikulazioa non eta nola egin

Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldetan, astelehenean eta asteartean, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 44 66 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak ondorengo estekan daude eskuragarri.

Eskaera egiterako garaian titularraren ordezko batek egingo balu edota kontu korrontean aldaketarik egongo balitz, UDATEra jo behar da kasu bakoitzari dagokion inprimakia eskuratu eta betetzeko, edo izapidea telematikoki egin beharko da.