Martxoak 11-12-13 Mendi Tourra Tolosan bederatzigarrenez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Mendiko gaiei buruzko 6 filma ikusiko dira, eta hiru egunetarako bonoa eskainiko da 12€tan
  • Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazle nagusia Mikel Sarasolaren 'Save the Karnali' da eta Tolosaldeko lanik onena ‘Tsaranoro. Madagaskar. Eskalatzen munduan zehar” Andoni Arregi eta Imanol Amundarainena

Bederatzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 11. Edizioa burutu zuen pasa zen abenduan.

Tolosakoa da Mendi Tour zirkuituko hitzordu helduena, eta baita jendetsuena ere. Zine eta mendi zaleek erantzun bikaina eman dute urtea joan urtea etorri, eta Leidorren giro berezia sortzen da oso. Iaz, 1604 ikuslek gozatu zuten kultura eskaintza honetaz. Bilbao Mendi Film Festivalen 2018ko Epaimahaiaren Saria jasotako ‘The Dawn Wall’, eta Kirol eta Abentura Film Onena izendatutako ‘The Weight of Water’ proiektatuko dira besteak beste Leidorren. Eta mendi munduko pertsonaia izarrak izango dira protagonista: Tommy Caldwell eta Kevin Jorgeson‘The Dawn Wall’ filman, David Lama eta Kepa Acero ‘The Search for the Wooo’-n, Liv Sansoz ‘Liv Along the Way’-n, edota Erik Weinhenmayer ‘The Weight of Water’ filman. Horma handietako eskalada, mendiko eskia, alpinismoa, kayaka, surfa, psikobloca,... emozio bizietarako irudi eta istorioak ekarriko ditu, beste behin, Mendi Tourrak.

Tolosako Udalak eta Tolosa Gasak babestutako edizioa da aurtengoa ere, eta laguntzaile Zineuskadi du. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke Leidorko leihatilan. Aurten hiru egunetarako bonoa sortu da, 12 eurotan eskuratu daitekeena, hiru egunetarako hautua egiten duten ikusleak eta elkarri txanda emanez aritzen diren familiengan pentsatuz. Filma guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko eta gaztelaniazko azpidatziekin lagunduta, eta zeinu hizkuntza interpretazioa ere eskainiko da pelikulen aurkezpenetarako.

Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazleak ere aurkeztuko dira Mendi Tourrean, asteartea hilak 12ko saioan. 'Save the Karnali' film laburra izan da irabazlea, Mikel Sarasola zuzendari donostiarrarena, eta 600 euro dagozkio ditu saritan. Tolosaldeko egiletza duen film labur onena, berriz, ‘Tsaranoro. Madagaskar. Eskalatzen munduan zehar’ lana da, Andoni Arregi eta Imanol Amundarain tolosarrena, eta 400 euroko saria dagokio.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA