'Patxi'-k eskuratu du 2019ko Karroza eta Konpartsen lehiaketako Sari Nagusia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/11 | Kultura, Festak eta Gazteria

2019ko Iñauterietako lehiaketara aurkeztutako 95 karroza eta konpartsen artean honakoak izan dira sarituak modalitate ezberdinetan:

  • Karrozen lehen saria: “Patxi
  • A taldeko (25 lagun baino gehiago) konpartsen lehen saria: “Udazkena
  • B taldeko (12 eta 25 lagun bitartean) konpartsen lehen saria: “Karthoben
  • C taldeko (6 eta 11 lagun bitartean) konpartsen lehen saria: “Ezkontza erreportaia
  • Karroza/konpartsa berdinzaleenren saria: “Akelarre

Guztiek txapela bana jaso dute. Karroza berdinzaleenari 'banderola berdinzalea' eman dio iaz kategoria berean saritua izan zen taldeak. Banderola hau urtez urte karroza berdinzaleenak eramango du eta eskuz esku igaroko da. Berdintasunezko emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanak indartu, emakumezkoen parte hartzea eta protagonismoa nabarmendu eta berdintasunaren eta sexu-genero aniztasunaren aldeko mezu sinbolikoen eta kulturalen sorrera sustatzea dugu jomuga.

Aurtengoan hirugarren aldiz Topic-en egin da sari banaketa, eta berezitasun gisa, Pablo Dendaluzek prestatutako 2019ko iñauterien laburpen bideo bat emititu da bertan. Gainera, egile berak gauzatu duen iñauterien jarraipena ere saritu guztiei banatu zaie usb batean, ohiko sariekin batera.

Epaimahaia

Zazpi kidek osatu dute epaimahaia: Tolosako Udalaren bi ordezkarik (Jaiak eta Berdintasun sailak) eta Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako ohizko parte hartzaileen bost ordezkarik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA