Piñata Eguna ospatuko du Musika Eskolak igandean, kalejira batekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Neguko Kultur Programazioaren barruan Faemino y Cansado bikotearen “17 veces” umorezko saioa ikusi ahalko da gaur Leidorren, 20:30etik aurrera.

  • Tolosa Kantarik hileko saioa egingo du larunbatean, 12:00etan hasita.

 

Festa giroak ez du atsedenik Tolosan, izan ere, igandean, martxoak 1, Tolosako Musika Eskolako ikasleen bandak Piñata Eguna ospatuko du. Kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar, 12:00etan hasita.

Neguko Kultur programazioak ere aurrera jarraitzen du. Faemino y Cansado bikotearen “17 veces” umorezko saioa izango da hurrengo kultur jarduera, gaur bertan, Leidorren, 20:30etik aurrera. Kritikaren arabera, bikoteak orain arte egin duen saiorik apurtzaileena da gaur Tolosan ikusi ahalko dena.

Tolosa Kantari ere kalera aterako da asteburuan, bihar zehazki, herriko kaleak kantuz betetzera. Ohiko moduan, 12:00etan hasiko dute ibilbidea, Mª Luisa Agirre doktorearen kalean. Bi ordu inguruz arituko dira kantuan.

Agenda guztia ikusteko sartu agenda.tolosa.eus helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA