SAM enpresaren mendeurrenari buruzko erakusketa Aranburu Jauregian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Bihar, irailak 20, ostirala, inauguratuko da erakusketa arratsaldeko 19:00etan eta ikusgai izango da urriaren 19ra arte.

 

SAM enpresaren mendeurrena ospatzeko ekintza ezberdinak antolatu dira eta horietan artean ardatza izango da bihartik aurrera urriaren 19ra arte Aranburu Jauregian eskainiko den erakusketa.

Erakusketa bihar inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan eta esan bezala, urrira arte herritarrei zabalik egongo da 17:30-20:30 ordutegian, igande, astelehen eta jai egunetan izan ezik.

Enpresa honen eskutik, XX. Eta XXI. mendeko historia ezagutzeko aukera eskaintzen dut erakusketak. Enpresak bere museoan gordeak dituen hainbat makina ikusgai izango dira erakusketan. Beraz, historia guzti hori da Tolosako herri eta tolosar guztiekin partekatu nahi dena, betidanik herriari eta gure herriaren garapenari oso lotuta egon den enpresa izan baita.

Beraz, XX.mende hasieran zena eta egun SAM dena ezagutu nahi duen oro gonbidatua dago erakusketa ikustera eta elkarrekin mendeurrena ospatzera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA