San Joanetan kalean postuak jartzeko eskaerak egiteko epea maiatzaren 31n zabalduko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 10a bitarte egin ahal izango dira eskaerak aurrez aurre, postaz edo telematikoki.

 

San Joan jaiak ate joka dira, eta jaietan gertatu ohi den moduan, kaleetan salmenta postuak jartzen dira. Postuak jarri ahal izateko eskaera egiteko epea zabalduko da maiatzaren 31n eta ekainaren 10a bitarte (14:15ak arte) aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek.

Eskaera egiteko bideak

Hiru modu ahalbidetu ditu udalak eskaera egiteko:

  1. Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 07:15etik 14:15era eta ostegunetan 07:15etik 19:00etara.

  2. Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera, Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.

  3. Enpresek, profesional kolegiatuek edota elkarteek derrigor telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera.

Janari postuak eta globoen salmenta

Sanjoanetan egin ohi den moduan, janariak saltzen dituzten furgonetak eta globoen salmenta modalitatea soilik hartuko dira kontuan.

Janaria saltzen duten kamioiak (food-truck) Rondilla kalean eta Triangulo plazan kokatuko dira eta 22:00-06:00 bitartean eskainiko dute zerbitzua. Globo-salmenta, kalez-kale egingo da, 09:00-00:00 bitartean. Bi kasuetan, ekainaren 21etik 24ra (biak barne) egongo dira.

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. Informazio gehiagorako Kultura eta Festak Sailarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus helbidera idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA