Sanjoanak bitarte kultur ekitaldi bilduma zabala antolatu du Udalak

Tolosako Udala
2019/05/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Udaberriko kultur programazioa eta osagarri duen Kulturzale txartela kaleratu berri du Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria Departamentuak.
  • Kulturzale txartel bat izango ditu urtaro berriak, guztira 5 ikuskizunekin. 64 euroko balioa 29 eurotan eskura daiteke. Eskuragarri dago jada Kultur Etxean.

Kultur ikuskizunak, behin negua pasata, loratzen hasi berri dira. Kultur eskaintza berria iritsi da Tolosara, eta berarekin bat, udaberriarei dagokion Kulturzale txartela, 19.na zehazki. Guztira arte eszeniko eta musikalen 15 ikuskizun programatu dira sanjoanak bitarte.

  • Maiatzaren 3an, 20:30ean, “Harian” Eñaut Elorrieta eta Kaabestri String Ensembleren ikuskizuna Leidorren.
  • Maiatzaren 10ean, 20:30ean, Leidorren 'Postal Kolekzionistak' kontzertua.
  • Maiatzaren 11an, 18:30ean, 'Martin's Journey' haurrentzako txotxongilo tailerra Topicen.
  • Maiatzaren 16an, 20:15ean, 'Mix Ballet' zuzeneko ballet proiekzioa Royal Opera House-etik. Kulturzale txartelean barneratua.
  • Maiatzaren 17an, 20:30ean, Leidorren 'Paraiso Pintado' Pepa Planaren eskutik. Amarotzeko antzerki asteak antolatua.
  • Maiatzaren 17tik 25era, Musikaria -Aste Musikala, Musikherriarekin amaituz.
  • Maiatzaren 22an, 19:00etan Topic-en, bertsozientzia saioa, 'Jakinduriek mundue erreko dau' izenburupean.
  • Maiatzaren 24an, 20:30ean, Leidorren, Txalo Produkzioak ekoiztetxearen eskutik 'Juntos'. Melani Olivares, Gorka Otxoa, Kiti Mánver eta Inés Sanchez aktoreek hartzen dute parte. Kulturzale txartelean barneratua.
  • Maiatzak 26an Udaberri Dantza Taldeko ikasleen emanaldia Leidorren eguerdiko 12:00etan.
  • Maiatzaren 31n, 20:30ean, Leidorren, 'Yau Samayaye' ET Incarnatus orkestra, Donostiako Orfeoi Txikia eta Gaztea eta Juantxo Zeberiorekin, beste hainbaten artean. Kulturzale txartelean barneratua.
  • Ekainaren 2an, 18:30ean, 'La Gallina Azul' ikuskizuna Topic-en.
  • Ekainaren 4an, Topic-en, 'From darkroom to daylight' (Harvey Wang) dokumentalaren emanaldia.
  • Ekainaren 7an, 20:30ean, 'Txuri' ikuskizuna Kultur etxeko antzerki lantegiaren eskutik Leidorren. Kulturzale txartelean barneratua.
  • Ekainaren 11n, 20:15ean, Leidorren,  'Romeo y Julieta' zuzeneko opera proiekzioa Royal Opera House-etik. Kulturzale txartelean barneratua.
  • Ekainaren 15ean, 18:00etan, Leidorren, 'Des-jabetzea' dantza tailerra.
  • Ekainaren 21etik 24ra Sanjoanak.  

Hainbat erakusketa ere bai:

KAMEREN AURREAN DANTZARI – XABIER ARTOLA
Apirilaren 27a bitartean
ARANBURU JAUREGIA

LA HISTORIA NO CONTADA
Apirilaren 27a bitartean
ARANBURU JAUREGIA

ZIGOR GARCIA – “Kostako bidetik” ZERAMIKA / ESKULTURA
Maiatzak 3 – ekainak 8
ARANBURU JAUREGIA

JORGE MALCORRA
Maiatzak 3 – ekainak 8
ARANBURU JAUREGIA

KULTUR TAILERRAK
Ekainak 21 – uztailak 6
ARANBURU JAUREGIA

SPEELTHEATER HOLLAND
Irailaren 15a bitartean
TOPIC

BLOK ARTE ESKOLA
Ekainak 1-15
TOPIC

Udaberriko kulturzale

Urtaro berriari dagokion 19. Kurtuzale txartelean aipatutakoen arteko 5 ikuskizun daude sartuta (adierazita zerrendan bertan). Batzen dituen ikuskizunek 64 euroko prezioa lukete, baina Kulturzale txartelarekin 29 euro ordainduko genituzke. Jada eskuragarri daude Kultur Etxean.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA