Tolosa eta ura uztartu behar dira 2021eko egutegia osatzeko argazkietan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/22 | Kultura, Festak eta Gazteria

 

  • ‘Tolosako ura’ da lehiaketaren aurtengo edizioko gaia eta argazkiak uztailaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira www.tolosa.eus webgunearen bidez, gaurtik hasita.

  • Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazkia. Irailaren 7tik 20ra bitartean bozkatu ahalko da.

 

2021eko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa martxan jarri du udalak. Aurtengo gaia 'Tolosako ura: ibaiak, errekak…” izango da eta argazkiak uztailaren 12ra arte bidali ahalko dira. Tolosako Udalaren web orriko (www.tolosa.eus) Tolosanklisk atalaren bidez hartu behar da parte.

Aurten, lehiaketa tolosarrei zuzenduta egongo da, eta Tolosan erroldatutako edonork parte hartu ahalko du. Ohi bezala, herritarrek argazkirik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Argazkigintzarekin, arte munduarekin edo komunikazio arloarekin lotura duen epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Bozketa udalaren webgunean egin ahalko da irailaren 7tik 20 bitartean, eta irabazlearen izena irailaren 25ean jakinaraziko da. Hilabete bakoitzerako argazkiak epaimahaiak aukeratuko ditu, hau da, guztira 12. Bozka ematen dutenen artean 'tablet' bat zozkatuko da. Argazki irabazlearen egileak 600 euroko saria jasoko du, eta gainontzeko 12 finalistek 200 euro bakoitzak.

Parte-hartzaileek galdetegi bat bete beharko dute proposamenak aurkezterakoan, eta bertan, helbide elektronikoa, izen-abizenak, sexua, nortasun agiria, telefono zenbakia, argazkiaren titulua eta argazkia non egin den zehaztu beharko dute. Galdetegi horretan berariaz jasoko da parte-hartzaileak baimena ematen diola Tolosako Udalari erroldatze-datuak kontsultatzeko.

Lehiaketarako oinarriak

  1. Lehiaketaren gaia: "Tolosako ura: ibaiak, errekak…"

  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak (3:2) 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.

  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.

  4. Lehiaketaren faseak:

    • Argazkiak aurkezteko epea: uztailaren 12ra arte.

    • Epaimahai batek hautaturiko 40 argazki finalisten aurkezpena: irailaren 4an.

    • Ikusleen bozketa: irailaren 7tik 20ra.

    • Argazki irabazleen aurkezpena: irailak 25.

    • Egutegia banatzea: azaroaren 11, 12 eta 13an.

  5. Aurkeztu zure argazkia/k www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi edota 943 67 03 83 telefono zenbakira deitu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA