Tolosako Udalak eta Tolosako Musika Banda elkarteak 25 urtetarako kontratua izenpetu dute Udal Musika Bandaren zerbitzuak gauzatzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/05/31 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Urteko 147.000 euroko ekarpena egingo dio Udalak Udal Musika Bandari. Zehaztua dago, beste hainbaten artean, urtean gutxienez 25 ohiko emanaldi eskainiko dituztela eta adosten diren ez ohiko hainbat emanaldi, eta baita Udal Musika Bandako langileak Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleak edo ikasle-ohiak izatea.
  • Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi du Udal Musika Banda herrian “guztiz errotua” dagoen zerbitzua dela: “Datorren 25 urteetan indartsu eta berme guztiekin izango du jarraipena”.

Tolosako Udalak eta TMB Tolosako Musika Banda elkarteak Udal Musika Bandaren zerbitzua eskaintzeko kontratua izenpetu berri dute. Lehenaren ordezkaritzan Olatz Peon Ormazabal alkatea eta bigarrenarenean, berriz, Antxon Jaular Etxeberria. 25 urtetarako kontratazioa egin du Udalak urteko 147.000 euroko ekarpenarekin Bandari.

Kontratuan jasotzen da Udal Musika Bandaren zerbitzuaren arduraduna den TMB elkartearen betebeharra dela formatu, testuinguru eta mota desberdinetako emanaldi ohikoak eta ez-ohikoak eskaintzea, Tolosan zein herritik kanpo.

Zehaztua dago urtean gutxienez 25 ohiko emanaldi eskainiko dituztela eta, gainera, adosten diren ez ohiko hainbat emanaldi. Jasotzen du, era berean, emankizunetan Banda osatu behar duten gutxieneko instrumentista kopurua: haize-egurrezko instrumentuak jotzeko 18 kide, haize-metalezko instrumentuak jotzeko 14 kide, eta perkusiozko tresnak jotzeko 3 kide. Astean gutxienez 2 entsegu burutuko dituzte, herritarrei zuzendutako emanaldien interpretazio musikalaren kalitatea bermatzeko.

Gainera, zehazten da ere, Udal Musika Bandako langileak Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolako ikasleak edo ikasle-ohiak izatea, salbuespen egoeretan izan ezik. Elkartearen gaindikoak izango diragarrai gastuak, musikarienak, jantziena edota musika tresnenak.

Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi du Udal Musika Banda herrian “guztiz errotua” dagoen zerbitzua dela: “Bandak bere historian zehar herriaren kultur-bizitzan funtsezko garrantzia izan du, gure nortasunaren parte garrantzitsua da, eta herriaren sormen kultural zein musikalean zer esan handia du. Datorren 25 urteetan indartsu eta berme guztiekin izango du jarraipena”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA