Tolosanklisk argazki lehiaketaren gaia aldatu da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/01/18 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • “Kirola” izango da gaia, Tolosa CF klubaren iradokizunari jarraituz, izan ere, klubak mendeurrena ospatzen du aurten eta antolatu dituzten hainbat ekintzen artean, 2023ko Tolosako egutegian egotea adostu dute Udalak eta klubak.
  • Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago emango dira aditzera, baina, gaia jakinda, tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen hasi daitezke dagoeneko.

 

2023ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko Tolosanklisk lehiaketaren aurtengo gaia “Tolosa, kulturaren plaza” izatea erabaki bazen ere, aurten Tolosa CF-k bere mendeurrena ospatzen duenez, eta udalerrian egiten diharduten lana eta zabaltzen dituzten balioei aitortza egiteko, haiek egutegian lekua izan dezaten gaia aldatzea erabaki da.

“Kirola” izango da, beraz, argazki lehiaketaren gaia, klubak hala iradokita. 2022ko ekainaren 8an da klubaren sorreraren mendeurrena, eta ospatzeko, hainbat ekimen egingo dituzte aurten Tolosan, eta horietako bat da Tolosako Egutegian agertzea. Gainera, 2023ko ekainaren 24an egingo ditu ehun urte Berazubi estadioak, eta, horregatik, 2023ko egutegiko ekaineko argazkia Berazubi estadioari eskainiko zaio, instalazio honen inaugurazioaren ehungarren urteurrenarekin kointzidi dezan.

Ohiko moduan, Tolosanklisk webgunearen bidez hartu ahal izango da parte lehiaketan. Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago emango dira aditzera, baina dagoeneko tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen hasi daitezke.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA