Tolosankliskek baditu irabazleak

Tolosako Udala
2020/09/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 1.463 boto jaso dira guztira datorren urteko egutegiko azaleko argazkia aukeratzeko, eta epaimahaiak ere aukeratu ditu hilabete bakoitzerako argazkiak.

 

Tolosanklisk lehiaketak baditu datorren urteko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. Azaleko argazkia herritarrek aukeratu dute euren botoekin, eta, epaile-taldeak hautatu ditu urteko hamabi hilabeteetako argazkiak. Guztira 1.463 boto eman dituzte herritarrek. “Eguzkia izkutatzen ari denean, lainoak gorritzen direnean, zeruaren kolorea aldatzen ari denean eta kaleko argiak pizten hasten direnean” izeneko argazkia izango da datorren urteko egutegiaren azalean agertuko dena. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta hilabete bakoitzean agertuko den argazkien egile bakoitzak 200 euro.

Urteko hilabeteetako argazkien aukeraketa egiterakoan, epaile-taldeak aurkeztutako argazkien egokitasuna eta kalitatea baloratu ditu. Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako:

Urtarrila

Elur ura

Otsaila

Tolosako kaioa

Martxoa

Oria ibaia zulotxo batetik

Apirila

Fuente Sputniks

Maiatza

Errotako inguruak

Ekaina

La vida en torno al río

Uztaila

Ibaia eta kirola

Abuztua

Zubitik

Iraila

Putzua

Urria

Argiak ibaian

Azaroa

Behelainoa Oriatik barrena

Abendua

Argi Itzalak


 

Bestalde, aipatu, argazkietako bat lehiaketatik kanpo geratu dela, irregulartasun nabarmenengatik. “Regando” izeneko argazkiak 153 boto jaso zituen une berean, guztiak ordenagailu berdinetik bidalita, botoa emateko epea amaitu baino hamar minutu lehenago. Irregulartasun honek arauz kanpoko jokabidea adierazten du, eta ondorioz, lehiaketatik kanpo geratu da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA