Tolosapedia proiektua irailean hasiko da, formatu eta izen berri batekin

Tolosako Udala
2020/07/23 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Herripedia formatuan garatuko da, eta lanerako eremu zabalagoan, eskualdeko izaerarekin eta Tolosaldepedia izenarekin. Edukiak ere ez dira modu indibidualean landuko, eskualdeko hainbat talde eta elkartetako kideekin sortutako talde eragile baten bidez baizik.

 

Covid-19ak eragindako itxialdian Tolosako Udalak martxan jarritako hainbat proiekturen artean sortu zen Tolosapedia egitasmoa. Tolosari buruzko ezagutzan sakontzea eta herritarren arteko elkar-harremanak sustatzea da proiektuaren helburua. Itxialdi garaian zehaztutako proiektuan, ordea, hainbat aldaketa egin dira, eta formatu berrian garatuko da, irailetik aurrera.

Proiektu berritua ez da lehiaketa izaerarekin egingo, Herripedia formatuan landuko da, eta Tolosaz harago, lanerako eremu zabalagoan. Herriko mugak gainditu eta eskualdeko izaera izango du orain proiektuak. Edukiak ere ez dira modu indibidualean landuko, eskualdeko hainbat talde eta elkartetako kideen parte hartzearekin sortu den talde eragile baten bidez baizik. Hori guztiagatik, proiektuak ere izen berria hartu du, eskualdeko izaera orokorrago horri kasu egiteko, eta Tolosaldepedia izenburupean egingo da.

Irailetik aurrera jarriko da berriz martxan Tolosaldepedia proiektua, eta orduan jakinaraziko dira egutegi berria eta proiektuari buruzko xehetasun gehiago.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA