Udako kultur ekintzetarako gonbidapenak bihartik aurrera eskuragarri kultur etxean

Tolosako Udala
2020/07/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Uztailean zehar hartu beharko dira gonbidapen guztiak, abuztukoak barne.

  • Gonbidapenak kultur etxeko harreran eskatu behar dira, eta pertsonako gehienez eta ekitaldi bakoitzerako bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Sobran gelditzen diren gonbidapenak ekitaldi bakoitzaren hasieran eskuratu ahalko dira.

 

Tolosako Udalak herriko eragileekin batera uda honetarako antolatu dituen kultur ekintzetarako gonbidapenak kultur etxean eskuratu ahalko dira, bihartik aurrera. Gogoratu, egungo egoera dela-eta, indarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartu ahal izateko eta, beraz, ekitaldietako aforoa kontrolatzeko, derrigorrezkoa izango dela gonbidapena izatea ekitaldi horietara joan ahal izateko.

Uztailerako zein abuzturako dagoeneko iragarrita dauden ekitaldietarako gonbidapenak uztailean hartu beharko dira, beranduenez uztailaren 30era arte. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen eskuratu ahalko ditu ikuskizun bakoitzerako. Gonbidapenen bat soberan geratuko balitz, ikuskizunaren egunean bertan ere eskuratu ahalko da, ikuskizunaren hasieran.

Tolosako Udaleko Kultura sailak 100 gonbidapen jarriko ditu herritarren eskura dagoeneko iragarrita dauden ikuskizunetarako, hainbat zehaztapenekin: Evaren Alabak taldearen ikuskizunerako, 50 izango dira gehienez banatuko diren gonbidapenak, eta Musika Hamabostaldiari dagozkion bi ikuskizunetarako gonbidapenak uztailaren 27tik 30era eskuratu ahalko dira. Azken gonbidapen hauek Musika Hamabostalditik kudeatuko dira, baina kultur etxean eskuratu ahalko dira.

 

Zinema saioetarako sarrerak Internetez

Udako kultur ekitaldien barruan uztailaren 25ean, 26an eta 27an egingo diren aire libreko zine emanaldietarako sarrerak Internet bidez eskuratu beharko dira, Bibe plataformaren bidez.

 

 

Segurtasun neurri zorrotzekin

Kultur ekitaldietan segurtasun eta prebentzio neurri zorrotzak hartuko ditu udalak, orain arte egin diren ekintzetan bezala, horietan parte hartu duten eta hartuko duten norbanako guztien osasuna babesteko. Hala, herritar guztiei gogorarazten zaie kultur ekintzetan parte hartzeko, gonbidapenaz gain, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango dela. Horrez gain, herritarrei dei egiten zaie udalak zehaztutako eremuez gain ere distantzia soziala mantendu ezin den guneetan maskarila erabili behar dela; oraindik ere behar beharrezkoa delako zuhurtziaz eta arduraz jokatzen jarraitzea birusaren hedapena ekiditeko eta ildo horretatik, erantzukidetasuna funtsezkoa delako aurrera pausoak ematen jarraitu ahal izateko.

 

Ikusi ekintzen egitaraua hemen: Gozatu kulturaz Tolosatik mugitu gabe

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA