Udal liburutegiko irakurketa klubean izena emateko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/09/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • 16 urtetik gorakoek eman dezakete izena, doan.

  • Liburutegian eman behar da izena, aurrez aurre.


 

Tolosako Udal liburutegiak aurten ere irakurketa kluba jarri du martxan. Aldez aurretik irakurritako liburu baten inguruan solasteko eta elkartrukerako gunea da irakurketa kluba. 16 urtetik gorakoek har dezakete parte, dohainik, eta gehienez 12 pertsonako taldea osatuko da.

Irakurketa klubeko solasaldi guztiak adituek dinamizatzen dituzte, eta saio batzuetara idazlea bera joaten da. Liburuak dinamizatzaileek eta liburutegiko langileek aukeratzen dituzte eta klubeko kideek liburutegiko erakusmahaian mailegatzeko aukera izaten dute beti. Bi irakurketa-talde daude: gaztelaniazkoa eta euskarazkoa. Euskarazkoan komikiak lantzen dira.

Kontsultatu hemen gaztelaniazko taldean aurtengo ikasturtean landuko diren liburuak, eta hemen euskarazko taldean landuko direnak.

Izen emateko bideak

16 urtetik gorako pertsonek eman dezakete izena, doan, eta gehienez 12 pertsonako taldea osatuko da. Izena emateko, liburutegira bertaratu behar da. Informazio gehiagorako, 943 697 462 telefonora deitu edo liburutegia@tolosa.eus helbidera mezu bat bidali daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA