Udal musika eskolan bete gabe geratu diren plazetan izena emateko aukera egongo da iraila amaiera arte

Tolosako Udala
2020/09/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Lau urtetik aurrera eta helduetaraino musika instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten ikasi daiteke, eta profesionalki musika ikasteko prestakuntza ere egin daiteke bertan, tartean kontserbatorioko eta goi mailako musika ikastegietarako sarrera-probak.


 

Izen emate prozesu arruntaren ondoren bete gabe geratu diren plazetan izena emateko aukera egongo da iraila amaiera arte Eduardo Mokoroa Udal Musika Eskolan. Lau urtetik aurrera, helduetaraino instrumentu bat jotzen eta taldean musika egiten ikasi daiteke udal musika eskolan, eta profesionalki musika ikasteko prestakuntza ere egin daiteke bertan, tartean kontserbatoriorako eta goi mailako musika ikastegietarako sarrera-probak.

Bete gabe geratu diren plazei buruzko informazio gehiagorako, izena emateko zein musika eskolari buruzko informazio gehiagorako musika@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943 65 15 93 telefono zenbakira deitu 10:00etatik 13:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA