Udal webguneak Tolosako iñauterietako ekitaldiak eskainiko ditu

Tolosako Udala
2019/02/27 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Txupinazoa, osteguneko zezen festa eta diana zuzenean jarraitu ahal izango dira.
  • Zaldunita taldeak botako duen suziriaren kontakizuna 11:00etan hasiko da bihar, osteguna, otsailak 28.

Herritarrek Tolosako Iñauterietako ekitaldi oro www.tolosa.eus -en jarraitu ahal izango dute. Gainera, txupinazoa, osteguneko zezen festa eta diana zuzenean jarraitu ahal izango dira. Zaldunita taldeak botako duen suziriaren kontakizuna 11:00etan hasiko da bihar, osteguna, otsailak 28.

Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutuko dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak...

Tolosako Udalaren eta Tolosako Iñauteriak sare sozialek unean uneko edukia zabalduko dute, eta herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA