Udazkenerako 20 kultur bonu gehigarri jarriko dira salgai

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/09/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera idatzita egin beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen eta eskaera gehiago egongo balira, zozketa egingo da. 
  • Zortzi ikuskizunetarako sarrera bana biltzen du bonuak: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra eta Idoia Asurmendi. 

 

Tolosako Udalak udazkeneko kultur programarako 20 eszena bonu gehiago jarriko ditu salgai. Salmenta modua, ordea, ezberdina izango da kasu honetarako. 

Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera bideratu beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen. Gehienez bi bonu eskatu ahal izango dira pertsonako. Salmentan jarriko diren bonu baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa egingo da interesdun guztien artean eta bonua egokitzen zaien pertsonek Leidorreko leihatilan jaso beharko dute bonua irailaren 21ean, 22an edota 23an.

Bonuak zortzi ikuskizunetarako sarrerak jasotzen ditu: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) eta Idoia Asurmendi. Saio horietarako sarrerak banan-banan eskuratuz gero, prezioa 95 eurokoa litzateke; bonuaren balioa, aldiz, 45 eurokoa da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA