Usabal kiroldegian ezarritako Udako Liburutegiak ia hirukoiztu egin du erabiltzaile kopurua 2018an iazkoarekin alderatuta

Tolosako Udala
2018/09/26 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Erabiltzaile gehiago bertaratu dira, 2.455, iazko 1.039en aldean: uztailean 1.321, abuztuan 941 eta irailean 193. Mailegu mota guztiak (liburuak, aldizkariak, jokoak) igo dira ere.
  • Uztailaren 2tik irailaren 8ra egon da zabalik, astelehenetik larunbatera 15:00etatik 19:00etara, eta Tolosako Udalak langile bat jarri zuen bertan denbora tarte horretarako.

Arrakastatsu itxi du 2018ko uda Tolosako Udal liburutegiaren 'Udako Liburutegia'-k. Usabal kiroldegiko igerilekuan kokatuta, ia hiru aldiz erabiltzaile gehiago bertaratu dira, 2.455, iazko 1.039en aldean: uztailean 1.321, abuztuan 941 eta irailean 193. Arrazoien artean, urtez urte burutzen den eskaintzaren egokitzapenaz gain, eguraldi ona dago, iaz baino 8 egun euritsu gutxiago izan baitira aurten. Uztailaren 2tik irailaren 8ra egon da zabalik, astelehenetik larunbatera 15:00etatik 19:00etara, eta Tolosako Udalak langile bat jarri zuen bertan denbora tarte horretarako.

Mailegu mota guztiak (liburuak, aldizkariak, jokoak) igo dira: helduen artean, iazko 309tik 416ra, eta haurren artean, 385etik 508ra. Baita etxerako mailegua ere: iaz mailegu politika aldatu zenetik (Udako Liburutegia amaitu arren, liburutegian itzultzeko aukera emateari ekin zitzaion) gora egin du mailegu mota honek eta nabarmen: iazko 64en aldean 163 aurten. Liburutegiko arduradunek mailegu mota hau sustatzen jarraituko dutela adierazi dute: “Usabaleko erabiltzaileek helduen eta haurren liburutegiak ezagutzeko aukera paregabea baita”.

Honakoak dira batutako datuak:

  • Urtean zehar irekitako egunak: Uztailaren 2etik irailaren 8ra. Guztira 60 egun
  • Egun euritsuak: 19 egun
  • Egun onak: 41 egun
  • Mahai-jokoen erabilpena: 409 aldiz mailegatu dira jokoak
  • Irakurketa zerbitzuaren erabilpena: 924 dokumentu hartu dira maileguan: helduek 416 eta haurrek 508; eta 2455 pertsona hurbildu dira liburutegian bertan irakurtzeko : uztailean 1.321, abuztuan 941 eta irailean 193.
  • Mailegatutako dokumentuen artean 163 ale eraman dira etxera
  • Bertan egindako liburutegiko txartelak: 4 txartel

Ikasturte berrian murgilduta

Helduen liburutegian Irakurketa Kluba eta Berdintasuneko Irakurketa Kluba programak itzuli dira udazkenarekin bat, eta Haur liburutegian, berriz, Ipuin Txokoa, ikastetxeentzako bisita gidatuak edota 'Itsaspeko Bihotzak' areto literarioa abiatu dira, besteak beste. Informazio guztia www.tolosa.eus -en Udal Liburutegia atalean.

Liburutegia baita instagramen ere

Oraintsu arte Facebook sare sozialean jarrai zitezkeen Tolosako Udal Liburutegiaren zuzeneko berriak, baina orain, eta erabiltzaileen tendentziei jarraiki, instagram kontua zabaldu da, @tolosakoliburutegia izenpean, eta bertan liburutegiko eguneroko jarduna, berrikuntzak, kanpainak eta bestelako ekimenak plazaratzen hasiak dira, erabiltzaileekin zuzeneko harremana sustatuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA