XIII. Gipuzkoa Encounterreko 400 ordenagailu-lekuetarako aurreinskripzioa zabalik

Tolosako Udala
2019/02/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Tolosako Usabal kiroldegian egingo da, martxoaren 22tik 24ra bitartean, eta 400 leku izango ditu ordenagailuak jartzeko .
  • Lekuen erreserbak otsailaren 19an hasiko dira, goizeko 10etan, eta aipatutako web-orri beretik egin behar dira. Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du.

Aurtengoan 13. edizioa beteko du Tolosako Usabal kiroldegian martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo den Gipuzkoa Encounterrek. Euskaltelek, Tolosako Udalaren laguntzarekin, antolatzen duen jaialdi honek 400 leku izango ditu ordenagailuak jartzeko. Aurreinskripzioa egiteko epea zabalik dago dagoeneko. Izena eman behar da gipuzkoaencounter.org web-orriaren bitartez, eta otsailaren 18ra arte dago horretarako aukera. Aurreiskripzioak ez du lekua ziurtatzen..

Lekuen erreserbak otsailaren 19an hasiko dira, goizeko 10etan, eta aipatutako web-orri beretik egin behar dira. Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Dena dela, ez da ezinbestekoa ordenagailua ekartzea; beraz, kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar. Leku bakoitzak 40 € balio du. Eskuragai dagoen erreserba-kopurua agortu ondoren, erreserba egiten duten guztiak itxarote-zerrendan sartuko dira. Lekuak ekitaldiaren antolatzaileek esleituko dituzte, dagoen tokia ahalik eta ondoen erabiltzeko.

Inskripzio-prozeduraren gaineko argibide gehiago www.gipuzkoaencounter.org web-orrian:

IV. Open Gunea

Aurtengo edizioak Open Gunea izango du laugarren aldiz. Aurreko edizioetako arrakastarekin jarraituta, aurtengoan gune horrek kontsolak, hitzaldiak, tailerrak eta jarduerak izango ditu hardwarearen inguruan. Martxoaren 22an eta 23an, ostiral-larunbatetan, izngo da, goizeko 10etatik gaueko 10etara. Doanekoa eta irekia da, eta ez da Gipuzkoa Encounter-en lekurik izan behar gune horretara sartzeko.