Zabalik dago 2024ko Tolosako egutegia osatzeko Tolosanklisk lehiaketan argazkiak aurkezteko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/06/06 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • ‘Tolosa, kultur herria’, da datorren urteko egutegirako gaia eta parte-hartzaileek irailaren 30a bitarte aurkeztu ahal izango dituzte lanak Tolosako Udalaren webguneko Tolosanklisk atalean. Aurten ere, argazki saridunak epaimahai bitartez aukeratuko dira.
  • Gaiaren bitartez aitortza egin nahi zaie herrian antolatzen diren kultur ekintzan duten garrantziari

 

Urtero bezala, Tolosako Udalak abian du jada 2024ko egutegia osatzeko Tolosanklisk lehiaketa. Aurtengo gaia, “Tolosa, kultur herria” da, izan ere, Tolosa kulturalki bizi handia duen herria da eta gai honen bitartez, aitortza egin nahi zaio herrian antolatzen diren kultur ekitaldiek duten garrantziari.

Hori horrela, dagoeneko zabalik dago lehiaketara argazkiak aurkezteko epea, hain zuzen, irailaren 30a bitarte. Pertsona bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta horiek aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.

Lehiaketa Tolosan erroldatuta dauden eta proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta aurten ere epaimahai talde batek aukeratuko ditu egutegia osatuko duten argazki guztiak. Lanak Tolosako Udaleko webgunean, Tolosanklisk atalean aurkeztu behar dira.

Asmoa da egutegiko  hilabete bakoitzak kultur ekintzei loturiko irudi bat jasotzea, kulturak herriari eta herritarrei ematen dien bizia islatzeko eta, aldi berean, kulturak egunerokotasunean duen garrantzia hori jasotzeko. Kultura baita, hain zuzen, herri baten motor nagusietako bat, alaitasuna, giroa eta elkartasuna eskaintzen dizkiona, besteak beste.

 Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat

  • Irabazlea: argazkia egutegiaren azalean agertuko da: 600 €
  • 12 finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da: 200 €

Lehiaketaren oinarriak

  1. Lehiaketaren gaia: Tolosa, kultur herria
  2. Argazkien formatua: etzanak/horizontalak 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak.
  3. Parte-hartzaile bakoitzak aurkez dezakeen argazki-kopurua: 1 eta 5 bitartean.
  4. Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 26ra arte.
  5. Igo zure argazkia/k www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazio gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Kultur Etxera jo daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA